Markina-Xemein (Bizkaia)

Zekiena esan zezan biluztu zuten aita

Zekiena esan zezan biluztu zuten aita <p>Gerra hasieran, bere aitak epaitegira joan behar izan zuen, batzokiko presidentea zein zen jakin nahi zutelako. Ez zuenez ezer esaten, biluztu egin zuten. Ondorioz, ondorio psikologiko larriak jasan zituen eta handik gutxira hil zen 64 urte zituela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasieran, bere aitak epaitegira joan behar izan zuen, batzokiko presidentea zein zen jakin nahi zutelako. Ez zuenez ezer esaten, biluztu egin zuten. Ondorioz, ondorio psikologiko larriak jasan zituen eta handik gutxira hil zen 64 urte zituela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gerrie hasi zan ba Markiñen, eta egun baten etorri ei zan gizon bat zapaterixako bentanaa, ta esan ei zotsen /eixotzen/ eze: "Jose Andres, zeretik najatok, juzgautik najatok, eta esan jostek heuk buelta bat eitteko". "Ene" esan ei zotsen gure amak, buruko pañelodune zan, baiña argixe, e! "Zer esan biher dau /bidau/ ba, edo zer pasau...", "Ez, Batzokiko presidentie nor dan jakin nahi dabe". "Ta zeuk zer esan dozu /esazu/ ba?", "Nik neure eretzixe emon dot /emot/". Amak esan ei zotsen: "Aitte, ez dozu gero berbaik atako!", ta "Ez!".

Jun zan, ta klaro, aittek, ba, "Ez" ta "Ez" ta "Ez". Berrizko gizon batek esan ei zotsen guardia zibillei: "A estos que se obstinan en decir no, ya saben la manera de hacerles cantar". Ta billuztu ein eben /eiben/. "Un hombre de comunión diaria, verse delante de tanto... desnudo. Fue perdiendo la cabeza". Eta handixek hillabete batzueta, hirurogeta lau urtegaz, hil jaten aitte.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia