Markina-Xemein (Bizkaia)

Guardia Zibilen jaia

Guardia Zibilen jaia <p>Jeneroa erosten zuten guardia zibilek herriko denda eta tabernetan, eta gero banatu egiten zuten euren jaian. Herriko jendea joaten zen antolatzen zuten erromeriara. Ez ei zegoen gorrotorik. Beti errespetutxoa ematen zieten, baina joaten ziren. Haien umeak ere besteekin batera hazten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jeneroa erosten zuten guardia zibilek herriko denda eta tabernetan, eta gero banatu egiten zuten euren jaian. Herriko jendea joaten zen antolatzen zuten erromeriara. Ez ei zegoen gorrotorik. Beti errespetutxoa ematen zieten, baina joaten ziren. Haien umeak ere besteekin batera hazten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, Guarda Zobillen jairik-edo, zuk ezeutu dozu iñoiz?
- Bai, hori bai. Bai ta tabernetan tabernetan, ta dendetan, ta jeneru eruten eben, ta gero ha errepartiddu eitten eben. Baiña, jentie jun eitten zan, e! Hamen ez euen, holako…
- Ta, ze jai-edo egote zan ba, nun-edo?
- Erromerixie, euren etxe aurrien, gabien.
- Lehena hori, bertoko jentie, soiñu joten-eta?
- Bai, bai, bai, bai. Hamen, ez euen orduen gorrotoik-eta gauzeik e!
- Ta, kuartelera erromeritten?
- Danak haraxe, dantzan eitta. Pozik gaiñera, jun be. Guri, ez doskuen asko izten baiña. Bueno, Ahalegiñe ein gendun, geuk be.
- Ba, orduen Guarda Zobillekaz-eta, tratu ona eukitzen zenduen zeuek herrikoak?
- Bai, bai, bai, bai. Baiña, beti Goarda Zobille beti errespetotxue, ezta? Baiña bai. Beti emoten dotsu. Baiña, jute giñen. Taberneruek ardaue ta bestiek, galletak eta bestiek beste gauze bat, eta, bai. Gero, meza nausixe eote zan ta gero emote ben, ba, ez dakit, ardaue edo ze emongo ben? Gu, ez giñen horreta juten baiña.
- Beittu, hori nok esango ete eban gu Pilarika ospatuten hor kuartelera joan ta erromerixe e? Bai, bai. Ta, nundik etorten zin, nungo mutillek izeten zien?
- Beti, kanpokuek.
- Pentseten dot, santanderinue zala hori, Maritxune.
- Santanderinue zan. Baiña, hori be bai, pentseten dot nik, asturianuk be, eon ziela batzuk. Ez naz akordetan hori baiña. Oin haren lagunek, Bermejo zin. Danakin, e! Nahi dot esan, haren umiek, ez euen. Danakin, hamen herrixen danakin.
- Umik bai.
- Bai, bai, bai, bai. Umiek, danak alkarrekin. Oingo kontuik, ez euen orduen.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia