Hondarribia (Gipuzkoa)

Bañistak aberats, portuarrak pobre

Bañistak aberats, portuarrak pobre <p>Ez da arraina saltzen ibili, beti sarean. Gaztetan ibili zen arrandegi batetik arraina ba&ntilde;isten etxeetara partitzen. Bost pezeta ematen zizkieten. Portuan pobrezia handia zegoen. Arropa ere ez zuten nahi beste. artilezko tokillak. Igandetako arropa diferentea. Maindireak nola aldatu. Urik ez zuten etxean, eta iturrira kantinarekin, baina neguan ura izoztuta egoten zen. "Txol hurbil".&nbsp;</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez da arraina saltzen ibili, beti sarean. Gaztetan ibili zen arrandegi batetik arraina bañisten etxeetara partitzen. Bost pezeta ematen zizkieten. Portuan pobrezia handia zegoen. Arropa ere ez zuten nahi beste. artilezko tokillak. Igandetako arropa diferentea. Maindireak nola aldatu. Urik ez zuten etxean, eta iturrira kantinarekin, baina neguan ura izoztuta egoten zen. "Txol hurbil". 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zu sariak konpontzen ibiltzen ziñenian, gero, arraia saltzeko denborarik ez zenun eukiko…
-Ez. Ni ez naiz behin’e, ez naiz behin’e arraia saltzen ibilli.
-Ez? Umetan igual, pixkat?
-Ez. Behin ere ez naiz ibilli.
-Laguntzen ere ez?
-Ez. Arraia saltzen ni ez.
-Ta ama ta ahizpa?
-Ni ibiltzen nitzen peskaderi batian, kastillana zen ordun ere, arraia ematen zigun bañistako itxetara. Peskaderi bat zen ixkin hortan, eta horrara joaten nitzen udan. Ematen ziaten duro bat, atsaldia, arraia partitzeko billetara juaten nitzen. Biño bestela ez. Uda pasatzian pues deus ez. Biñon uda, bi-hiru hillabetiak, ematen ziaten egunian bost pezeta ta ibiltzen nitzen billetara, ze billa ziren, hara, hara. Jartzen ziaten arraia paperetan ta ze billa, izena, ta hara ematen nuen.
-Ta ze, orduan, ze harreman eoten zen bañistekin?
-Nola harremana?
-Ondo konpontzen ziñeten bañistekin?
-Ez zigun behin ere kasurik itten behintzat. Ni ibiltzen nitzelako arraia partitzen, horrek bai, bestela, ez zigun… Hemen baziren [...], oso jende ona ziren. Oso jende onak. Hoiek asko laguntzen zioten orduan pobreki.
-Bai, e?
-Bai. Ta gero hil zen zera, señora, ta dena, markesa ta hil ziren ta akabo gero.
-Ta hemen, portuan, bizimodua…
-Oso triste izaten zen orduan. Denbo batian, ez zen dirorik eta! Ez zen dirorikan! Oan bezela bizi? Ezta, bueno! Uan erregiñak biño hobeto bizitzen gera! Esatetikan, e! Bueno, lan eitten da, biñon askoz asko hobekiago bizitzen gera.
-Lehen bazen nahikua arropa ta…
-Arropa? Zera, uan bezela erosi? Uan bezela! Uf! Mantala pixkat hausiya ta pixkat [paxaratu] ta gona pixkat zera egin ta hura… Gero tokilla asko ibiltzen zigun. Tokilla, lanazkuak, hemendikan amarratzen zigun, uain ez du iñork ematen. Eske uan faten dien tokira zerak ttuzte, gasakin zerak ttuzte jarriyak, biñon gu, tokillakin ibiltzen zigun beti.
-Neguan tokilla?
-Tokilla, bai, bai, tokilla. Uan iñork ez du ematen. Uan. Uan faten dianak elegante faten dire emakumiak.
-Eta umetan soiñekuak-eta ze izaten zen, soiñeko bat aste barrurako ta beste bat elizara fateko?
-A, guk hala izaten zigun, hala izaten zigun, astegunetan arropa bat ta igandekotz beste bat. Bai. Ta denbo batian ohiak itten zigun aldatu, goiko maindiriak kendu ta azpikua goian […]. Ta uain, berriz, astero biyak kendu. Bi mainddirez osatzen zigun hura, ze, lehendik honara bai, dena diferentzia, bai.
-Eta klaro, lehen dutxarik-eta ez zen izaten, ezta?
-Ez. Dutxa? Ezta… Guk ez zigun, hara, esango dizut egiya: urik ez zigun itxian. Ez. Gure itxian egondu da urte asko urik gabe. Ta goian’e bai. Ta hemengo auzoko goi-goiko itxian ere bai. Ta hor zen itturri bat, “una fuente”, eta neguan, hotzakin ez zen urik atetzen. Ta nire attak, hor bazuen xai bat, errentan, ta itten zuen, gasolio zikiña-ta ekartzen zuen barkotikan, ta tela zahar batzukin, piztu, ta itten zuen hura jarri horrela, ta berotzen zunakin eitten zen ura atera. Bai. Biño faten giñen beti kantinakin, itxeko lanak itteko, platerak-eta garbitzeko ta lurra, beti kantinakin ur eske kanpora. Ta gero itxia in zigun, erosi in zuten gurasuak, merke, ordun ere, ta ordun jarri zuten ura goikuak-eta . Ta esan nion egun batian goiko andriari: “Florentxi, nora faki zera kantinakin?” ta “ur eske”, ta “ura jarriya duzu ta goian!” “Ai!”-ta, “egiya!”. Hainbeste urtian faten zen kostunbre, ta gero egun hartan ere hartu bere kantinakin ura ta, oso andre on-ona zen gaixua.
-Ta orduan iturriya bertan zenuten?
-Bai, txoill hurbil, bai, txoill hurbil. Oso diferentatu da. Hau? Jesus!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia