Urnieta (Gipuzkoa)

Aita estraperloan aritzeagatik kartzelara eraman zutenekoa

Aita estraperloan aritzeagatik kartzelara eraman zutenekoa <p>Ezkondu baino lehen, josten ikasten aritu zen. Garai hartan, estraperloa zen. Eta, behin, Guardia Zibilak gizaseme bat eskuak lotuta zituela eraman zuen. Horrela jakin zuen garai batean bere aita ere hala eraman zutela Guardia Zibilek; izan ere, zaku-irinekin estraperloan harrapatu zuten. Azkenean, baserriko nagusia joan zen kartzelara, eta hark atera zuen aita kartzelatik. Goserik ez zuen pasa Anitak; baina bere senide zaharragoek, bai.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu baino lehen, josten ikasten aritu zen. Garai hartan, estraperloa zen. Eta, behin, Guardia Zibilak gizaseme bat eskuak lotuta zituela eraman zuen. Horrela jakin zuen garai batean bere aita ere hala eraman zutela Guardia Zibilek; izan ere, zaku-irinekin estraperloan harrapatu zuten. Azkenean, baserriko nagusia joan zen kartzelara, eta hark atera zuen aita kartzelatik. Goserik ez zuen pasa Anitak; baina bere senide zaharragoek, bai.

Transkripzioa

- Zea estraperloa izaten zan eta beste batean ezkontzeko neola, hemen Hernania etorri ta hiru hillaete pasa nittun hemen nik Joxe Mariñean eta josten ikasten, bai ezkondu baiño leheno. Hiru hillabete hor pasa nittun ta josten ikasten neola ta ordun ni nola ez bainun Guardia Zibillik ta holakoik han ez giñun politikaik ezautu eta honea etorri ta hemen Karkaban, zea Guardia Zibillak zian. Ta Guardia Zibillak ikusi nittun nik eta mutil bat eaman zuen eskuk lotuta. Gizaseme bat eta ni harrittuta, ez nun sekula ikusi, aittu ta ezer ez. Holako gauzik, ez telebistaik eta ezer ez zan. Ta etxea juten nitzan jaietan eo juten nitzan etxea bastante ta etxea jun nitzan ta hola esan niyon. Ordun, sekretuak gorde itten zian e. Umiei ez zitzaizkien esaten oain bezala. Eta esan niyen etxea junda: "Nik Guardia Zibillak ikusi dittut eskuk lotuta gizaseme batei eamaten" hola ta. "Hire aitta holaxe eman ziñenan" amak esan zian. Ta nik ez nekin.
- Hoi sekretua e?
- Bai, ta nik esan nun: "Baiño hoi zeatik?" ta zer da ta zer da, klaro galdezka. Hemezortzi urte eukiko nittun, hemezortzi-hemeretzi urte. Bai, hemeretzi're bai, orduako ya mutillakin neon eta hemeretzi urte ta galdezka ta aber zeatik eta nola-ta. Estraperloan harrapatu zuela, zaku-iriñekin Gipuzkoatik Naparrora zaku-iriñikin harrapatu, hamahiru umen aitta zaku-iriñekin jutea ze delitua. Eta zaku-iriñekin harrapatu due eta kartzela! Eta ordun, maizterrak giñen, han. Eta maizterrak giñelako etxeko andrea zan nausiya eta etxeko andrea jun omen zan kartzela. Bai. Ta hola ta hola, ume txikik, zenbat ume txiki zeon ta harrek ez dakit patu zun eo ez zun. Harrek atea omen zun aitta, guria. Bai.
- Hamahiru seme-alaban aitta?
- Bai zaku-iriñekin harrapatuta. Ta holako kasuk asko, holako kasuak asko. Bai, holako kasuk. Beti zean ta hoi nik goseik ez nun ikusi e. Urdaiazpikoa ta baratxuri-xopa ta beti izaten zan. Gosaltzeko-ta. Nik goseik ez nun pasa. Gue zaharrenak bai, gue zaharrenak; haik neskame-ta ahal zuen tokin. Ni beti etxean.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia