Arrasate (Gipuzkoa)

Senideen elkartasuna

Senideen elkartasuna Añorgako osaba batek asko lagundu zien. Aitak, espetxean gaixorik zegoela, ospitalera joatea errefusatu zuen, espetxe-zigorra luzatuko ziotelako ospitaleratutako egunek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Añorgako osaba batek asko lagundu zien. Aitak, espetxean gaixorik zegoela, ospitalera joatea errefusatu zuen, espetxe-zigorra luzatuko ziotelako ospitaleratutako egunek.

Transkripzioa

-Eta guk gauken tio bat Donostien, Donostien ez, Añorgan, aitten anaie, bazonan ha zeoze, katapaza ero orduen esaten utsien gure tio horri. Oso emonkorra zan. Haretxek lagundu oskun bizi izeten, e! Zeozer bai, zeozer baiño gehixao. Aitte eztauela ondo eta handi kendu ein biheko zala. Da joan zan tio besten batzukin, eta esan utsen, ez; bazkaixe ta afaixe behintzet restaurant batetik erueten utsen. Tiok pagaute, e, guk pagaute nun (...), ez gauken xemekoik eta. Aittei pagetan egon zien bazkaixe ta hori, ta gero esan i otsen aittei: “Gure bozu erungo zaut ospittalera, eta ospittalien beittu daizula ta hori, baiñe gero beste lagunek, zugaz etorri zien lagunek juntetan zanien etxera, zuk urten ospittaletik eta kartzelan (egon biozu) (...) eurokin nauen ezkero, gure aittek esan ei utsen, separetie baiño. Honek haundixek ein zittun, horrek haundixek die baiña horrek baiño haundixauek ein zittun. Eta nik hori hari gizonai egun baten esan ei utsen, gurien aiztak oindion nik baiño zorrotzauek, da: “Zelan, gure aitte zelan eruan daue kartzelara?”. “a neuk esan naixonan nazionalistie, baiñe zer dauke zerikusirik ezpautse iñoi kalteik eiñ”. Baiñe gizonak jakin-jakiñien, harek bai eta beste bi gizon be bai horrek. Eruen zittuen tio, gure aitten anaie ta gure aitte, eta beste bezino bat, handi auzoti, Udelati, haintxe ein zittuen. Ta gero zortzi..., astian behin guardozobilletara etorteko. Eta medikuana joan giñen eta esan guntsen ze pasetan zan, “no, no, no, no tiene porqué” Aittei eingutseu zertifikaue ezin leikela bajatu...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia