Batzokia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Osaba bat Santanderren egon zen kartzelan. 'Trosky' ezizenekoa kartzelan hil zen. Bazen batzokia Markinan. Euren etxean bi boto ei zeuden, nazionalistena eta karlista; tabernariak zirenez, ondo egon behar denekin.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: MAR-009/032
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » Jarrera politikoak » Alderdien egoitzak
Transkripzioa
- Eta, hemen Markiñen egon zan, herriko jentin artien enfrentamentoa? Batzuk, eurek francotarrak zielako edo karlistak edo republikanuek eta?
- Bueno, nik ez dakit hori zelan izengo zan, edo ez dot. Baiña, gurien be, tio bat, nirie, egon zan kartzelan. Santanderren egon zan. Ta, hori gure aittan lagune be, hori be ez dakit nun, nun kartzelan. Hantxe, hil zen. Hori, Guada ta, hantxe. Bai. Hantxe hil zen.
- Trosky, esaten otsien…
- Trosky. Bai, hantxe hil zen haxe be. Baiña, egongo zan baiña ni, gaztie nitzen ta nik.
- Eta, holan batzokixek-eta? Batzokirik-eta, egon zan hemen edo?
- Batzokixe, bai e. Batzokixe, beuen. Foteroko lelengo pixuen eon zan batzokixe. Hori akordeten naz.
- Eta, ezer paseu jakon batzokixeri, nazionalak sartu zienien?
- Ez, ez, ez, ez. Ez, hori oin be, oin ez, oin botata barrixe ein dabe baiña, ostontzin behie, igul-iguela euen.
- Ta, karlistan zentrorik-edo errepublikanuena-edo? Ez?
- Ez takit nik. Nik bakarrik dakit, gurien boto bi izeten zien. Hori, akordeten naz. Ze, ama gurik esaten eban: etorri da Gaitanenekue botuan eske. Hari, batek eitten otsen. Ta, bestie, bestiei.
- Zuen negozixu euen da?
- Bai. Gurien danei ein biher. Hoixe beroi.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!