Markina-Xemein (Bizkaia)

Mendatatik Markinara

Mendatatik Markinara <p>Etxea hustuta aurkitu zuten etxeratu zirenean, herriko jendeak lapurretan eginda. Nola edo hala lortu zituzten bizitzeko behar ziren gauzak. Gerra berriz pasatzea baino nahiago luke hiltzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxea hustuta aurkitu zuten etxeratu zirenean, herriko jendeak lapurretan eginda. Nola edo hala lortu zituzten bizitzeko behar ziren gauzak. Gerra berriz pasatzea baino nahiago luke hiltzea.

Transkripzioa

- Markiña etorri giñen, Markiñen ez euen ezer. Gure etxie, etxe zaharra, dana hustute. Dana hustute. Ta, etorri jakon bat, eskelie ete da? Etorri jakon bat, ta esan oskun: “eiba, Ama Birjiñie neuk eroan naban ze, hauxe be ostontzin erun eingo otsuen-ta”. Hor dauken aparador gaiñien. Ta, holan nozkue da hori, kutxauoi apurtute-ta? Ta, ekarri eban ta Fulanok erun dau hauxe, Benganok hau, kontuek konteta. Herriko jentie, dana eroan ebena ta gu, ezebe barik. Ta, etorri giñen, Txorixana. Hamen baserrix, Txorixanekue? Hor, horkue zan nire aittitte. Horkotxie zan. Ta, haraxe etorri giñen. Ta, gero ba, ez genduken zeaz mudau be. Han, dana erre, hamen dana kendu, ezebe barik. Ta, emon oskun honek, lekue emon oskuen lo eitteko-eta ba, egun batzuk. Hori be, zeozer ein artien. Gero, etxie garbittu edo zeozer ein artien. Ta, emon oskuzen izerak, emon, sldu, izerak Barkiñenekuek. Barkiñenekuekin, haretxekin zeozer ein, ta halantxeik ein genduen geure denporie. Baiña gerrie ta atzera. Nik, ha, pasau baiño nahixa dot, bueno, bueno, bueno. Ez dot nahi hil baiña derrepente hiltzie nahixa dot. “Yo aquello no quiero pasar”. Hoixe ez. Ha harek estutasunek. Arbola azpixen-ta, “ta-ta-ta-ta-ta”. Kotxe danak markau zittuen, ta guri, ezebe ikutu ez. Bateri bez.
- Suertie?
- Bai. Bateri bez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia