Markina-Xemein (Bizkaia)

Ilea ebaki eta euskal izena aldatu zigor gisa

Ilea ebaki eta euskal izena aldatu zigor gisa Zigor gisa ilea moztu zieten bi emakumeren izenak. Euskarazko izena zutenei aldatu egin zieten, Josebe zena Josefina izango zen handik aurrera. Maistrek kargu jartzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zigor gisa ilea moztu zieten bi emakumeren izenak. Euskarazko izena zutenei aldatu egin zieten, Josebe zena Josefina izango zen handik aurrera. Maistrek kargu jartzen zuten.

Transkripzioa

- Eta, holan zuk entzunde euki zendun igual, umie ziñenin, baiña ez zara akordako. Ba, gerra sasoien jentieri eiñiko umillaziñoak-eta. Ba, askotan ba, honeri edo ulie ebaitzie…
- A, bai. Hilde daz harek. Ulie, ebai. Bai. Klementiñanekue, neska zaharra zan. Nik ez dakit hari, zegaittik ebai leitxon ulie. Baiña, bai. Erun, esaten eben, oin badeuke ba, […] batek, han ofizina, Urlo?
- Urlo.
- Haraxe kantera erun, kanterie zan ha, ta haraxe kantera erun, te ulie ebai, te bixabonin behinik peiñ ulie ebaitte. Hori, te beste bat, zelan euen izena, harek? “De Cazaliz, la mujer de Cazaliz, beste bat”. Baiña, ez naz akordetan izena.
- Ta, holako kastiguek-eta, egote zien asko?
- Nik, ostontzin kastiguik-eta, haxe, ulie ebai. Ni neu, ostontzien ez naz neu, enaz akordetan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia