Ardoa eta kopak, edari nagusiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardoa edaten zen gehienbat, eta kopak. Alondigatik ekartzen zen ardoa. Alondigaren arduradunen izenak. Zahagia ekartzen zen handik. Botilakoa Cune ezagutu zuen bakarrik.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: MAR-009/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Eta, lehen zer edaten zan, holan jeneralien?
-Ardaue. Oingo moduen, horrek-eta, kopie, kopak. Gehixen, kopie.
-Ta, nungo ardaue ta, eukitten zenduen?
-E?
-Ardaue, nundik ekarten zenduen?
-Hamendik, Ontzu egote zan, bat. Alondegie euken non esango dotsut? Kanpantorrie baiño pixkat honuntzatxua.
-Xemeiñen?
-Ez, hamen. Kanpantorrie, han bistan dauena? Han, dauena? Han da, kanpantorrie. Haren azpixen, pixkat ezkerreta.
-Oin e, hori dauen lekun-edo? Relojeruk dauken lekun-edo?
-Ez, honuntza. Bai, udaletxian azpixen. Oin, ez dakit han ez dauen “Alcohólicos Anónimos” edo zeozer. Ta, han euen, Alondigie. Ta, han ipinitte euen, Eusebio Iturbe. Pepita Ramonan, -zuk ez dozu ezautzen-, aittitte? Zelan esango dotsut? Zuk, Pepita ez dozu ezautzen baiña haren lobie, bai: Yolanda, Sakrisenekuaz ezkondute dauena. Ba, haretxen aittitte izengo zan, Ramon, bai, haretxen aittitte egoten zan. Eta, harek hartzen eban ba, batak ekarte baban Alondigan, egoten zan Ontzu, ta Campos. Ondarrun euken harek be, aiuntamentu azpixen edo ez dakit nun euken. Eta, hantxe ekarten zittuen. Haretxek emoten eben.
-Eta, ardau zer, zaragixen-edo?
-Zaragixen. Bueno, enbotellaue be, bauen. Orduen, nik ezautu naban “Cune”. Nik besteik ez naban ezautu. Ta, ostontzien, zuk esan dozu, zaragixe. Hobiaue edo txarraue, zaragixe.
-Eta, zenbatekoak izeten zin? Zenbat litro-edo?
-Nik ez takitt harek zenbat litro euko eban zaragixek. Baiña harek, bastante eukiko zittuen, e! Ez dakit zenbat.
-Ta, etxerako be, saltzen zenduen, jentientzako ta?
-Bai, bai, bai, bai, bai.
-Horrek, ya, botillak?
-Bai. Eurek ekarten eben katxarrue ta bai.
-A, eurek ekarten eben botillie?
-Bai, eurek ekarten eben.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!