Markina-Xemein (Bizkaia)

Markinako tabernak

Markinako tabernak <p>Sacris, Sebastian, Teodoro, Itxuarte... tabernak, eta Beranekua eta Toldope kafetegiak. Beranekoa dotorea zen, eurak ez ziren sartzen. Pilotariak-eta hara joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sacris, Sebastian, Teodoro, Itxuarte... tabernak, eta Beranekua eta Toldope kafetegiak. Beranekoa dotorea zen, eurak ez ziren sartzen. Pilotariak-eta hara joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, ze beste taberna egon zan, holan?
- Hamen egon zien: Sakris, Sebastian eta geu.
- Sebastian, ordun be bazeuen?
- Bai. Sebastian, han oin dauen lekuen, ez. Han, ezkerreta. Elorzanekuk bizi die, ba? Hantxe euen Sebastian. Bai.
- Gaur egun be esistitzen da, ataa kontuek.
- Han, ez ta, oin e, aurrien da, han.
- Ta, zer gehixau, Sebastianekoa, Sakristau?
- E, denporan…
- Sakris, bai, baiña horregaittik da, Sakristauan, edo?
- Sakris, Sakris.
- Sakristauen zozer? Bai, zeoze bai.
- Ez dakit.
- Ta, zein gehixa?
- Ta, Teodoro be bai: Onaindia. Marielin te, aitte ta ama. Ta, zein besteik? Ez naz. Hori, kale Okerrien. Ta, Sakris…
- Guenkalin, ezta?
- Ez dakit nik zelan deitzen daben. Ha, kallejora, kallejoien. Sakris, ta Juanita, ta oin bizi die, ba, goixen.Juanita nire lagune, haren azpixen euen, eta, lelengo pixuen.
- Maritxuk, hori euki eban lekun ordun?
- Bai, konfitterixie edo egon zan. Bai, gozotegixie. Ta, bestie bai, Ittuarte be bai. Ittuartenekuek, oin botata da etxie baiña oin dendie dauen lekun, aurrien euen etxe bat, eskaillera batzuk euezan, eta han euen, Ittuarteneko tabernie. Ez naz akordetan gehixa.
- Ta, kafeterixek?
- E?
- Kafeterixek?
- Kafeterixe, Veganekue ta Toldope. Ademas kafeterixaik ostontzien, nik ez dot pentsetan. Baiña Veganekue ta horrek, elegantiek zien. Gutzeko, “allí no había entrada”. Bueno, egon bai baiña geu, jun ez. Ze, han, pelotarixek-eta eoten zien-ta. Pelotarixek, haundixek zien. Ene, gure Mari Karmenek, urten ein dau ostabe. Han, doie-ta. Ha, ha, harek bueno, bueno, pelotarixek etorten zien udan-ta, “aquellos eran elegantes”. Ta, praka zurixekin-ta jarritte, zurixek edo, kremak edo, elegantik. Ta, ba, gutzeko lekuik ez euen han. Egon, esan otsutena, bai, baia geu ez giñen atrebitzen.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia