Markina-Xemein (Bizkaia)

Andrak barra atzean, baina aurrean ez

Andrak barra atzean, baina aurrean ez <p>Jaten ematen zuten tabernan. Berari ez zitzaion mostradorean egotea gustatzen, ahizpari, ostera, asko. Andrak egoten ziren mostradorean taberna askotan, baina bezeroen artean gizonak ia bakarrik. Txarto ikusita zegoen andrak tabernara sartzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaten ematen zuten tabernan. Berari ez zitzaion mostradorean egotea gustatzen, ahizpari, ostera, asko. Andrak egoten ziren mostradorean taberna askotan, baina bezeroen artean gizonak ia bakarrik. Txarto ikusita zegoen andrak tabernara sartzea.

Transkripzioa

- Tabernan, ze biher eitten zendun han sasoien?
- Ba, jaten emoten eben, asike, jaten emon, mostradorien egon... Niri neuri ez jatan /etxatan/ asko gustetan mostradorin egoti. Gurien aiztiai bai, bueno! Nik nahixa neban fregaue ein han egon baiño, baina nire aiztiek ez, bueno! Harek ez! "A aquella le gustaba mucho, mucho, eh!".
- Biloba: Alabik be holantxik eitten dau oin. Mostradoran atzin.
- Baitte, baitte. Asko balixo dau harek, e!
- Jaten nortzuk joaten zien, bihergiñek, edo?
- Bihergiñek be bai, ta pasun etozenak be bai. Lehen danak hamendik etorten zien. Apopilluk be eukitten genduzen.
- Ta barran? Barran be bai?
- Geuk, dana.
- Ta andrazkoak ondo ikusten ebiezan gizonezkoak barran?
- Hamen bai. Lehen bai, behiñipein. Oin be bai. Neskak be iguel-iguel egoten die. Sakrisenien be neskak egoten die.
- Lehen andrazkoak ez ziren egoten tabernan, ta...
- Hamen bai, e! Nire denporan beti egon die. Egon zien Sakrisenien, han be alaba bi. Semie be baeuen, baiña semie fabrikan, biherrien. Alaba bi egoten zien.
- Baiña barra kanpokaldien diñot...
- A! Kanpokaldien gizona ixixe dana. Andrazkorik ez. Hori argi itxi!
- Biloba: Baina dendie be bazan zuena. Tabernie ta dendie be bai.
- Ez. Gero ipini [zen]. Tabernie kendu ta dendie ipini. Nire aiztiek ipini eban.
- Ta andrak bakarrik barra barrun egoten zien?
- Bai. Baiña kanpuen andra gitxi. Oin bai! Oin gizonak beste. Gaiñera ondo begittantzen jata. Baiña lehen txarto begittuten zan hori.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia