Dantza eta neska-laguntza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neska-laguntza, erromeriatik etxera. Kalabazak egoten ziren dantzan; mutilak eskatzen zion neskari, eta ezetz esan hark, batzuetan. Dantza ona zen komunikatzeko.
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: MAR-007/042
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Eta zelan izeten zan mutillekaz hori hartu-emona-eta?
- Lehena, hoixe izeten zan: neska laguntza jun. Neskak baserrixen ta gero, erromerixatik etxa jun biher bazien, ba mutillek begixe jota bauken-edo, gustetan bajakon, ba haretxei laguntza. Holantxeik.
- Ta kalabazak-eta be egongo zien?
- Kalabazak bai dantzan. Mutillek elejidu eitten eben eta neskak nahi ez badau harek kalabazie.
- Neskak elejidu orduen?
- Mutillek, elejidu. Neskak ibiltten zin dantzan, ezta? Eta mutille jute zan neskiai eskatzen. Ta nahi ez baeban neskik, eitten eutsen ba: “ez!”. Ta kalabazie; hoixe zan kalabazioi. Bai.
- Ta gero,neska laguntzen?
- Bai. Gero, neska launtzen. Ta bai, gerotxua-edo urten ta gero plazatik etxera doiela, bidien atrapau te holakoxik. Bai. Ta bakizu, hantxe dantzan. Dantzan komuniketeko ona zan dantzie! Ze han, alkarraz berba eitten dozu, ta dantzie ona zan.
- Ezautzeko modu bat?
- Klaro! Bestelan dantzaik eitten ez badozu, ba ez dozu eitten berbaik be, ta ezebez.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!