Markina-Xemein (Bizkaia)

Dantza lotua bekatu

Dantza lotua bekatu <p>Mutilekin dantza egitea bekatua zen, ejerzizioetan eta misioetan esaten zietenez. Garizuma. Baina beraiek ezin dantza egin gabe egon! Konfesatu egiten ziren gero. Apaizak zer esaten zien. Erromeria Beko Bentan egoten zen, filarmonikarekin. Eta Markinan zelaian gramola.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilekin dantza egitea bekatua zen, ejerzizioetan eta misioetan esaten zietenez. Garizuma. Baina beraiek ezin dantza egin gabe egon! Konfesatu egiten ziren gero. Apaizak zer esaten zien. Erromeria Beko Bentan egoten zen, filarmonikarekin. Eta Markinan zelaian gramola.

Transkripzioa

- Ordun, baltsioan-eta eitzie, ez zan pekatu?
- Hori, zan ba pekatuoi. Ejerzixuk eukitten genduzen Garizuman-edo holan. Eta gero dantzan eittie pekatu. Ta Garizuman, ha misiñoik, ejerzixuk, emoten euskuezan misiñoiek-eta hori ta, dana pekatu, te dana pekatu, te ezin ein dantzaik gero- ta. Jai bat-edo pasatzen gendun dantzan ein barik, baiña ezin aguntau, ta hurrengo akabo! Lelengo jaixe-edo holan dantzan ein barik.
- Ta gero, kontetan zenduen, konfesetan zenduen?
- Bai, konfeseta jutne giñen guztin. Dantzan eitten gendun guztin, pekatutzet geunken gero. Konfesau barik, ezin leikixen komulgau, dantzan eittioi. Ta bai abadik esaten euskuen konfesarixun: ba, segun zelan dantzan eitten dan. Baiña guk dantzan ein ezko konfesau ein bigendun.
- Ta Beko Bentan baiño ez zan egoten?
- Beko Bentan eoten zan hori baltsiu. Aurretik eoten zan Markiñen zelaixen, ba gramoli ta danbolin txistu ta horrek. Baiña gero, han eoten zan pilarmonikiaz. Han eoten zan baltsiue, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia