Markina-Xemein (Bizkaia)

Neskame, Ondarroan

Neskame, Ondarroan <p>Pixka bat koskortutakoan neskame egon zen Ondarroan; lau urte egin zituen, kalean. Baserritik hara joatea ikastetxera joatea bezalaxe zen. Zortzi duroko soldata. Neskametzako lanak. Kontserba lantegia zuten jabeek. Gerra denboran egon zen han.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pixka bat koskortutakoan neskame egon zen Ondarroan; lau urte egin zituen, kalean. Baserritik hara joatea ikastetxera joatea bezalaxe zen. Zortzi duroko soldata. Neskametzako lanak. Kontserba lantegia zuten jabeek. Gerra denboran egon zen han.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuen etxien hamahiru ago, asko biherko /biko/ zan?
- Bai, bai. Gero, pixka bat koxkondutekun, krixada. Aizti be, aizta nausixena be, krixada. Ta gero neu be krixada eon nintzen.
- A bai?
- Bai, hamazazpi urteaz eon nintzen. Ondarrure. Lau urte ein nittuzen. Bai.
- Ta nora joan zinen ba?
- Ondarrure, kalera. Bai.
- Baserritxik kalera?
- Bai. Hombre, baserrire ez neban nik krixada juteik! Lehen neuen ni baserrixen aspertute.
- Ondo jakin zendun nora joan?
- Bai. Ta zien ba, ondo bizi diñek. Ta hori, baserrittarrantzat eta gutzeko zan, kolejixora jutie beste. Beste gauzie, erakusten otsue. Kolejixun euezan bertako alabak. Lau neska zin-eta.
- Eta jornalagaz joan ziñen?
- Bai. Jornal txikixe, baiña zortzi euro, zortzi euro.
- Zortzi euro edo pezeta?
- Hillien.
- Zortzi pezeta?
- Zortzi euro. Euruek, eoten zin bost pezetakuek, euruek. Duruek, durue, zortzi duro. Bai. Hoixe, bai. Zortzi duro.
- Ta ze biher eitten zendun han, Ondarrun?
- Ba han dana. Krixada juten danak: etxi garbittu eta errekauek eta dana. Aurek señoritak, harek, ez ebenez eitten ezer! Iñoz ohie eitten-edo lagundu-edo holan, baiñe ostentzin biher guztik.
- Ordun jente dirudune zan?
- Ordun behintzat, dirudunek zirelekun geuezan gu. Ez dot pentsetan diru esajeraurik, baiña fabrikie, ta antxoie fabriki-tz horrek eukezan. Konserba fabrikak-eta. Bai. Ni gerra denboran eon nintzen Ondarrun.
- Bai, bai, han sasoien gerri zan-ta.
- Bai, gerra denporan.
- Ta zelan joan ziñen Ondarrure ba, zer dala-edo?
- Ba, horrek, Aiztie eon zan lelengo eta gero, aiztie ezkontzako-edo etorri zan nausixena, ta ba, gero neu bertara, aizti eon zan lekure.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia