Usurbil (Gipuzkoa)

Sukaldaritzarako zaletasuna eta jakin-mina

Sukaldaritzarako zaletasuna eta jakin-mina Sukaldaritzako eskolak non izaten ziren Donostian azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-027-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sukaldaritzako eskolak non izaten ziren Donostian azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta sukaldaritzako klasiak Donostin nun jaso zenitun?
-Gaur nola do Bulebarrian kafeteri bat Kale Nagusin sartzeko, Santa Maria juteko. Kafetei hoi zer da? Barandiaran. Horko alabak bizitza batian ematen zittun klasiak eta zuzenian hara bialdu niñuen. Baten batek ezautu zun. Ta ni ibilli nintzan, bi ikastaro ein nittun. Hogei urte nittula, hemeretzi-hogei urte nittula goatzen naiz. Biharra zeolako Aizpurun baten bat, baten batek bihar zun. Eta geo ogiya iten nun, gazta iten nun, hau iten nun, bestia iten nun eta milla gauza.
-Baiña asko ikasi zenuen ikastaro hartan.
-Ikastaro hartan? Zenbat dia, ordubeteko klasiak edo hiru ordu laurdeneko klasiak. Edozein ikastarotan ikasten da. Geo beste bi tokitan'e ibilli nintzan, beste klasetan'e bai. Asko gustatu izandu zait klasia, baiño oain dana utziya dakat, e. Asko ein det, reposteria're asko in det, asko gustatzen zait sukaldia baiño oain dana... Nere garaiya jun da eta utziya dakat.
Joxe: -Honbre.
-Liburuak'e kantidadia dazkat sukalde ikastarokuak baiño, sukaldarikuak baiño ez, hola geldittu da. Asi ke bakoitzak irtenbide bat dakala uste du baiño beste bat sortzen zaio ta heldu biharra dakazu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia