Markina-Xemein (Bizkaia)

Eskolan bazkaltzeklo aukera zegoen

Eskolan bazkaltzeklo aukera zegoen <p>Eskolan jaten zuten urrutikoek, baina beraiek ez. Maistrak ere bai; Markinan bizi zen, eta egunero bizikletan joaten zen. Sukaldaria ere bazuten, eskola diputazioarena zen eta. Eskola non zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan jaten zuten urrutikoek, baina beraiek ez. Maistrak ere bai; Markinan bizi zen, eta egunero bizikletan joaten zen. Sukaldaria ere bazuten, eskola diputazioarena zen eta. Eskola non zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta bertan jaten zenduen?
- Bertan urriñekuek jaten eben. Mendixetan urriñin bizi zienak. Baina guk urran geunken. Bai eta gu gure etxie eskolatik bistan euen, bertan urran. Baiña urriñekuek, ba goxien etorritte ezin leixen atzera etorri. Mendixetan iguel Santa Eugeni ingurun-edo han goixen, Txepetxabixekuk, Axolakuk ta horrek, ta ba harek bertan jaten eben. Ta maistri bera be Markiñen bizi zan. Ta eunero etorten zan bizikletan; negu ta ude bizikletan. Ta eskolan bertan jaten eban. Gero eskolan, koziñi ta danak. Diputaziñoiana zan ba, “escuela, escuela barriada” zan. Ta diputaziñoiek zertzen eban. Ta harek, koziñi ta danak ipiñi oskuzen; eskoliai ipiñi eitsezan koziñie ta platerak eta maixok eta ezkatza konpleto. Ta gero ba, lan bik eitten eben, eskola juten zanien ba, maistrik be bertan jaten ebanetik, maistrian lapikotxue bestien zerai, kargu hartuz egoten zin bi, neska bi txandan. Egoten zin.
- Ta eskolie, non egon zan, Azpiltzan edo Urberuan?
- Bai, Azpiltzan. Hointxe be hantxe da pasaizin. Bai, Azpiltzan. Bat da eskola bat euen andrazkuena, maistriana; eta besti mutillena. Bi eskola junto. Baiña barruen lelengo mutillek eote zin eskola baten eta bestin neskak. Baiñe gerora, neskak eta mutillek eskolan nahaste. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia