Oñati (Gipuzkoa)

Abade eta medikuei berorika berba egin beharra

Abade eta medikuei berorika berba egin beharra Eskolan Santa Lutzian ibili zen, fraide edo abade izandako bat maisu zutela. Maritxuren seme-alabak ere auzoan hasi ziren eskolan. Maritxuren maisua Murgiako Santa Kurtz errotako Migel izan zen. Eskola euskaraz eta gaztelaniaz jaso zuen. Maisuari zuka egiten zioten berba, baina abadeei berorika egin beharra zeukaten, medikuei bezala.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan Santa Lutzian ibili zen, fraide edo abade izandako bat maisu zutela. Maritxuren seme-alabak ere auzoan hasi ziren eskolan. Maritxuren maisua Murgiako Santa Kurtz errotako Migel izan zen. Eskola euskaraz eta gaztelaniaz jaso zuen. Maisuari zuka egiten zioten berba, baina abadeei berorika egin beharra zeukaten, medikuei bezala.

Transkripzioa

-Orduan zu eskolan gerra aurretik ibili ziñan, ezta? Ibili baziñan.
-Bai, eskolan ni hementxe! Zeian, Santa Lutzian. Hementxe, e, ez dakit /eztakitt/ fraidia o abade eondakua o eztakit zer zan maisua. Ta haretxek erakutsi oskun eskolia, ta ondo! Ta nere umiak be, honek be mas bien hementxe eon zian, ta maistrak be onak eon zian hemen umiai eskolak erakusteko. Maistrak be onak euki gittuan ta hemengotxe eskolia daukuu guk.
-Zuk goguan dakotzu maisuen izena? Orduan euki zeben maisuena.
-Migel zan, bai.
-Migel, frailia edo...?
-Ez. Ba, ez dakit /eztakitt/ fraille eondakua zan ala abare eondakua zan, ez dakit. Hementxe Santa Kruz baserrikua zan izatez.
-Errotakua?
-Hementxe Murgi auzokua. Santa Kruz, "caserío Santa Kruz".
-Baina errotia da, ezta?
-Errotia, bai. Horkotxia zan. Horrein, oin dauzenen tio izango zan.
-Eta eskolok euskeraz emoten otsuein edo erderaz?
-Bueno, bai, euskeraz be bai ta erderaz be bai. Orduan erderaz euen ordenia, itteko umieiri erderaz, ta erderaz be itten oskun ta...
-Baiña euskeraz be bai.
-Euskeraz be bai, bai. Bai, oso maisu ona izan zan, e? Oso seberua.
-Gerra ostekuak kastigo asko jasoten zittuain euskeraz itteaitik, ta berriz gerra aurrekuak ez.
-Kastigo... hola euskeraz ta erderaz ittearren kastigu asko ez eben emoten. Kastigu haundixena euki geben, abare bat eon zan hemen, Don Leonardo. Bai? Eta hari danak esaten otsain Zabaleta. Eta guk be, "Han! Zabaleta badator!". Ta berak entzun igual. Eta horren gaiñian zerik haundixena, esaten oskun: "Ez deskuidau esaten Zabaleta, e! Esan Don Leonardo". Ta bueno!
-Baiña ez zan Zabaleta ala?
-Zabaleta zan! Baina "Don" ez zeukan! "Don" bihar.
-"Don Zabaleta" esan bihar.
-Ez, ez, "Don Zabaleta" ez gotsan esaten, Zabaleta!
-Zabaleta.
-Apaizari orduan errespeto haundixa jakon, ezta?
-Bai ta maixuak esaten [eben]: "Horri Don Leonardo esan, e! Ta, han, badator Don Leonardo esan. Zabaleta ez esan". Baiña, tartian...
-Eta zuek maisuari zuka edo berorika edo zela itten zotsain?
-"Zu" esaten gotsan guk, beti "zu".
-Eta abarieri?
-Abariai "berori".
-"Berori".
-Bai, hori bai, hori bai "berori".
-Ta medikuari ta?
-Medikuari be baitta. Medikuari be beti "beori". Gero be bai, e! Gero be guk ezautu dittuun medikueri beti "beori".

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia