Eibar (Gipuzkoa)

Umetako jolasak kalean

Umetako jolasak kalean <p>Udaletxeko eskola nolakoa zen aipatzen du. Gela handiak ziren, antzinako egurrezko mahaiak... Sartzerakoan "&iexcl;Viva Franco!" esaten zuten eta zerrenda pasatzen zutenean berriz "&iexcl;Viva Jesus!" erantzun. Neskak eta mutilak banatuta egoten ziren eskolan. Orduko jolasak. Uda partean, zezen plazara joaten ziren bertan "parraparra" (txirrista) zegoelako. Bertako buztina hartu eta Isasi kalean zegoen petrilean jolasten zuten. Baserritarren astoen gainean jartzen ziren eta Isasin gora eta behera ibiltzen ziren jolasean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-084-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udaletxeko eskola nolakoa zen aipatzen du. Gela handiak ziren, antzinako egurrezko mahaiak... Sartzerakoan "¡Viva Franco!" esaten zuten eta zerrenda pasatzen zutenean berriz "¡Viva Jesus!" erantzun. Neskak eta mutilak banatuta egoten ziren eskolan. Orduko jolasak. Uda partean, zezen plazara joaten ziren bertan "parraparra" (txirrista) zegoelako. Bertako buztina hartu eta Isasi kalean zegoen petrilean jolasten zuten. Baserritarren astoen gainean jartzen ziren eta Isasin gora eta behera ibiltzen ziren jolasean.

Transkripzioa

- Eskolan esan dozu aiuntamentuan ibili ziñala, ez?
- Bai [lehengo] aiuntamentuan.
- Zelakua zan eskolia, akordatzen zara?
- Bai, gela haundixak ziazen. Ba… genkaun honek, e… taburetiak mahaixakin; ta gero jasotzen gendun ta hantxe gordetzen gendun gure gauzak. Eta sartu…tzen giñazen, ta sartzerakuan besua jaso ta “Viva Franco” esaten gendun ta jarri. Ta, bueno, ba, listia: “Fulana de tal” ta zutintzen gendun ta “Viva Jesus” esaten gendun. Ta holantxek.
- Neska ta mutil edo neskak?
- Ez, neskak, neskak. Oin ezta… Oingo moduan ez; mutillak aparte ta neskak. Ta gero eukitzen gendun […] rekreua. Goiz erdixan urtetzen gendun rekreora ta jolasten gendun, ba, sokara, txingor-gain edo… zelan zan hori…? Bueno… zelan da hori…?
- Tabetan?
- Tabet…akin, bai. Ta bestelan, bueno, horixe. Ta gabetan udan juaten giñazen esto… korrida plazan euan parraparra, ta hartzen gendun buztiña ta gero gure etxiak ekan petril bat eta han harekin buztiñakin eitten gendun, ba, jolastu.
- Petrillian?
- Petrillian.
- Isasin zeuan petrilla?
- Petrilla euan han, petrilla. Ta neguan danok esto… bai amak-eta urtetzen gendun ta hantxe kamiñuan jolasten gendun. Kotxerik ez zebizen. Astuak be kaletikan. Ta gurdixak, ta askotan gurdi gaiñian jarri, Eskola Armerixaraiño juan, han bajatu… zera. Ta beste batzuetan, ba, petrillian lotzen eben astuak baserrittarrak ta han asto gaiñian zestuak ekazen astuak ta han zestuan sartu ta ze ilusiño! Ta asto gaiñian juan, ta gero Eskola Armerixan euan petril bat eta berak baserrittarrak hartzen eskun, laga han petrillian ta berriz etxeraiñok edo petrilleraiñok.

Egilea(k): Paula Rios

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia