Markina-Xemein (Bizkaia)

Maistrak fama ona zuen

Maistrak fama ona zuen <p>Nongo umeak joaten ziren eskolara; Ondarroatik ere bai, Maria Angeles Agirre maistrak fama zuen-eta. Azterketa eta inspektorearen bisita. Pizarra, bakoitzak berea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nongo umeak joaten ziren eskolara; Ondarroatik ere bai, Maria Angeles Agirre maistrak fama zuen-eta. Azterketa eta inspektorearen bisita. Pizarra, bakoitzak berea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta nongo umiek joaten ziñien hara?
- Ba hantxe ingurukuek. Eta Berrittutik be bai batzuk. Maistrik famie hartu eban, ba. Bai, fama haundixe hartu eban. Ta Ondarrutik be batzuk, etortzen zin. Fama haundixe hartu eban.
- Ta maistrin ixena?
- Mari Angeles Agirre. Bai. Ta ha asko etorri zan eskola hara. Ta bueno! Harek ondo erakusten eban. Ta gero eitten eban urtien hori, examiñak ipintten oskuzen. Ta etortzen zan ispektorie, etortzen zan Bilbotik: don Pedro, gizon txiki bat. Eta hori examiñak eukazanako, maistri elegante ipintzen zan. Uniforme azulek geunkezan eta gero ipintten ozkuzen, lazo zurixek lazo handixekin, papel, zedazko zurixe-ta ipiñi ta hori. Gero preguntak, sesiño bakotxai preguntaten otsen /preguntatotsen/. Eta preguntak eta esaten oskun /esatoskun/ maistrik: “Bueno, zuk ez badakizu, ta nik jakin harek preguntaten dabena, esateko hari”. Ispektoriek, ez eban nahi izaten hori. Baiña maistrik, bai. Klaro, maistrik esaten bana, batek be ez badaki, ba, erakutsi ez daben itxurie, ezta? Baiña batak eta bestik badaki, señalie erakusten, berak zertu dabena, erakutsi dabena.
- Beran fallu ez dala?
- Ez dala beran fallue, bai.
- Eta holan pizarrarik-edo?
- Ene! pizarrak be bai! Pizarrak eukitten genduzen bakotxak beri. Bai mahaixen eskolan hantxe, beran izenakin-ta. Liburuk be bai. Mahaixan hori eukenetik zera gordeteko leku, hantxe. Lelengo jun giñen eskribitzeko, plana-edo esaten jakona. Letrak eukezena, haren gaiñin ein ta ikesteko.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia