Mañaria (Bizkaia)

Aratoste eta Txitxi-burruntzi

Aratoste eta Txitxi-burruntzi <p>Aratoste sasoian txerrien hankak eta belarriak jaten ziren. Baita tostada ederrak ere. Tostada egunari 'aratoste' esaten zioten. Inauteri igandean Txitxi-burruntzia egiten zuten Ma&ntilde;arian; Arratian, berriz, 'Kanpo Martxo' esaten diote horri. Eurak gazteak zirenean, ospakizun handia egiten zen igande horretan. Eguraldi txarra egiten bazuen ere, kanpoan ospatzen zuten beti. Lehen dena bekatu zen, eta orain konfesatokirik ere ez dago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aratoste sasoian txerrien hankak eta belarriak jaten ziren. Baita tostada ederrak ere. Tostada egunari 'aratoste' esaten zioten. Inauteri igandean Txitxi-burruntzia egiten zuten Mañarian; Arratian, berriz, 'Kanpo Martxo' esaten diote horri. Eurak gazteak zirenean, ospakizun handia egiten zen igande horretan. Eguraldi txarra egiten bazuen ere, kanpoan ospatzen zuten beti. Lehen dena bekatu zen, eta orain konfesatokirik ere ez dago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lourdes: Oin ba, Karnabalak-eta oin barrixek. Karnabalak eta elizakuek.
- Daniela: Ba, hor etorri zonan telebisiñuen, abadie karnabal jantzitte.
- Ta lehen Karnabalak eitten zien Mañeridxen?
- Daniela: Zer dan jakin bai, ala?
- Lourdes: Bai, zeozer. Tostadak eta txarri-hankak-eta.
- Anastasio: Errosek esango ebazan ta: "Karnabalak dire-ta".
- Lourdes: Txarri-hankak ta belarridxek txarridxenak, amak albardauko zittuzen, ta guretzako nahiko
Karnabal.
- Daniela: Karnabal [...].
- Lourdes: Ta tostadak gurin zelako tostadak! Ez ogizkuek eta horrek zapalok.
- Tostada eguneri zelan esaten otsezue zuek?
- Lourdes: Aratostiek.
- Anastasio: Aratostea.
- Daniela: Ta honek euskeraz [...]
- Lourdes: Aratostea esaten jakie.
- Ta aurreko domekako eguneri?
- Lourdes: Ba Karnabal domekie.
- Txitxiburduntzi edo ez?
- Lourdes: Hori ariñakue.
- Anastasio: Txitxiburduntzi, Basokoipetsu, Kanpomartxo. Bakizuz horrek?
- Lourdes: Ta gero martitzena dau...
- Anastasio: Hemengue Txitxiburduntzi edo Basokoipetsu. Ta hor Arratien Kanpomartxo. Kanpomartxo, e!
- Hemen be eitten zan zuen gazte denporan orduen?
- Lourdes: Oin be bai beti.
- Anastasio: Enee, tokidxek harrapau zeiñek!
- Lourdes: Ta jeneralmente aterri eon ezkero, denpora txarra eoten bazan be kanpuen. Pentsau bez
etxe barruen-ta eittie. Surik ein eziñik-ta ahal dan moduen egurre bustitte-ta, baia zeozelan.
Zozelan jan, ta gero, “tripas corazón” ein ta /ein dde/ etxera.
- Ta ze jaten zenduen Txitxiburduntzi egunien?
- Daniela: Ba, txorizue ta urdeixe. Ta on e...
- Taloagaz-edo?
- Daniela: Ez, ogixaz.
- Anastasio: Talorik ez, e!
- Daniela: Txorizue ta solomue ta...
- Anastasio: Gure aiñe talue jate giñun.
- Lourdes: Bai, ta naranja haundi batzuk erosi ta aproposa halakoxe haundi bana, ba postrie. Ta ardau tragotxoren bat eitten bazan edo ure, ba kitto.
- Anastasio: Gero erromeridxe, jantza.
- Lourdes: Hombre, hori zetan bez…
- Klaro, Garizuma aurreko azkenetarikoak?
- Anastasio: Klaro.
- Lourdes: Ezpabere inpernuko lebatza edo zelan zan inpernuko eskue edo, esaten zana ta? Agarraue ein ezin ta pekatu ta... Oin zer don ba pekatu?
- Anastasio: Oin ahiztute dekoaz danak.
- Lourdes: Oin, konfesonaridxoik bez.
- Daniela: Harek kendu jabien, pekatuik ez dauelako.
- Anastasio: Konfesonaridxuek eongo die.
- Lourdes: Baten bat igul nunun.
- Daniela: Mañaridxen be han dauz elixan, baia atzekaldin, trasteruen, zozeaz beteta. Ba zemat denbora da, urte bi? Keba, urte bi ez die Logroñora eskursiñue euki giñune. Ta bodie. Ta haixe elizie ikusten jun bihar zala /bizala/; ze, ez dakit zelako elizie dauela ta jun giñien. Ta konfesetan jentie. Ai, la marka! Danok alkarri diarrez: "Ikusten? Konfesetan dauz".
- Anastasio: Oin iñor ikusi bez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia