Tolosa (Gipuzkoa)

Tolosako inauterietako giroa

Tolosako inauterietako giroa Inauteriak egun handiak izaten ziren. Kaleetako giroa nolakoa izaten zen azaltzen du. Inguruko herrietatik ere etortzen zen jendea Tolosara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inauteriak egun handiak izaten ziren. Kaleetako giroa nolakoa izaten zen azaltzen du. Inguruko herrietatik ere etortzen zen jendea Tolosara.

Transkripzioa

- Eun handik izango zian Karnabaletakok zuetzako ere?
- Bai, bueno. Bai, Karnabalak beti gustokok izan izandu dittu gaztek.
- Izaten zan ordun txaranga ta zea ta oain bezela, musika kalian?
- Bai, bai, bai; hoiek izaten zien; bai, bai, bai. Ya oaingo posturan, ez noski oain bezelako elegantek, jantzita musikakok, baiño eltze zaharrakin eo platerakin musika izaten zan, jotzen zuen musika. Ta gu, gu goatzen naiz ni xexenetatik atea ta nik orduen hemezortzi bat urte, hamasei urte izango nittun ta danborrada aurrean jartzen zan ta atzetik dantzan ta korron aurrea ta atzea ta aurrea ibiltzen giñen sekulako festa gusto asko ibiltzen giñen, aurreko zeai musikai seituz; bai, bai.
- Inguruko herritakok juten zian o Tolosan tolosarrak izaten zian gehienbat?
- Izaten zan jendea, jende asko juten zan Tolosa ordun e.
- Ibarratikan?
- Bai, bai, Ibarra ta Andoaindikan'e bai. Ta Villabona aldetik ta Tolosa jende asko etortzen zan ordun; bai, bai, bai. Tolosan karnabalatan beti izan da jendea, beti; bai, bai. Hoi nik bezela beste batek esango dizu, Tolosan beti jendea asko izan dala karnabaletan.
- Festako eun aproposa ordun?
- Bai, bai.
- Andregaia billatzeko're ta ordun jendia saiatuko zan?
- Ordun kostatzen zan, kostatzea hoi itia baiño behintzat.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia