Mañaria (Bizkaia)

Konfesatzera Izurtzara

Konfesatzera Izurtzara <p>Anastasio baserritik Izurtzara joaten zen konfesatzera. Konfesoreari aitortzen zizkion bekatuak. Ezkondu aurretik egiten zizkion galdera batzuk, ezkondu eta gero ez zizkion egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anastasio baserritik Izurtzara joaten zen konfesatzera. Konfesoreari aitortzen zizkion bekatuak. Ezkondu aurretik egiten zizkion galdera batzuk, ezkondu eta gero ez zizkion egiten.

Transkripzioa

- Anastasio: Gu gazterixe nora juten giñen? Izurtzara. Konfesetan Izurtzara. Han egon zan abade ona. Siñisten ebana dana.
- Lourdes: Gizajue! Honek zemat guzur esaten otsien?
- Anastasio: Gizajue? Guzurrik bapez. Ta pozik eoten zan jueten giñielako.
- Daniela: Ba klaro! Hak berba eittie gure, ai ama!
- Anastasio: Oin, nun dauz /dez/ barren? Nun dauz ba, nun dauz ba? Nora juan die horrek?
- Daniela: Ba lo.
- Anastasio: Euskeldune, elizatiko jentie. Ta geu txarrau planteu gara. Geu, gu atzeratute gauz, e! Atzeratute.
- Ta zertzuk kontetan zenduzan konfesekeran?
- Anastasio: Dana esaizu ba! Nobidxurik baeuken.
- Daniela: Ni neuk akorduik be ez dekot-eta.
- Anastasio: "Nobidxurik badaukezu?", "Hondiño ez". Ta zuek jakin ez! Esan gure ez! "Ikuturik-ta eitten dotsek?" Jesus, Jesus! Baki zozer nire andriek. Zuri ez otsuen ikututen e!
- Lourdes: Orduen nigana etorri bez zu. Listue zu orduen.
- Anastasio: Ikuturik eta ikutu ba, urrinddik apur bat holan, urrinddik. Baia, ostantzean pentseu bez. Zerari ikutu biher [...]. "Lotsabako hori, kenduko haz!".
- Daniela: Baia ha be zan justatxue be ta. Hor dau ba!
- Anastasio: Bai ba. Ta justatxue bera jun ez.
- Daniela: Erroseri be beran denporan ikutu bazeuntsen, zelako txillidxuk eingo ete ebazan eta zelako ariñeketak gizonak ikusitte.
- Anastasio: Ni, nik ikutute ez.
- Daniela: Ez, baia esan gure dot, ba, gidxona [...] Eta horrek ez dabez ipintten. Nik ikusi eitten neban. Baton batek, gidxon batek berba eitten baben be: "Aiiii belaunek tapeu, [...] ikusi biher dostie /bistie/-ta". Eta "Zer ikusi biher dotsue /bitsue/ ba, beheraiño […]
- Anastasio: Beheraiño prakak jantzitte jentie!
- Eta ze, egi danak kontetan zenduezan konfesionaridxoan?
- Anastasio: Bai zera!
- Daniela: Ta jakin bai egidxe ala guzurre zer dan? Oin dauz espabillauok, dana dakidxienak.
- Baiña lehen jentiek, danak kontaten ei bazen edo ez ei ban ezer eitten.
- Daniela: Ein bez, oingo besteko malizirik eukin bez ta.
- Anastasio: Oin oingoa, aparta da oingoa.
- Ta ezkondu ostien be bai, preguntek‘?
- Anastasio: Ezkondu?
- Ezkondu ostien be bai?
- Daniela: Preguntak.
- Ia andriaz zer eitten dozun eta edo gizonagaz zer eitten dozun-edo?
- Anastasio: Bai zera, abadiek? Ta hoixe esango dotsezu. Je, ederra bota dok. Ta barre! Oin ez gara
geuze ta. Orduen sasoi ona orduen! Ta hori esango dotsezu ba? zure andriaz eitten dozun, ta bai. Ha desietan jakitteko. Hagaittik abadiek be rebeldetute presenteu die “total rebeldes”, marikoiek. Bai, bai. Urkiolan eon zan bat. Oin ez da eongo, ezta?
- Daniela: koittaue, hil… oingo susterrak be eukiko dittu.
- Anastasio: Jaime ez zan ha? zelan zan ha?
- Daniela: Don Jaime.
- Anastasio: Don Jaime. Bilbotik etorri zan ha. Bilbotik bildu ein abiela.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia