Mañaria (Bizkaia)

Lehengo prozesioak

Lehengo prozesioak <p>Erlijioak indar handia izan zuen garai haietan. Prozesioak. Gauzak asko aldatu omen dira azken urtetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erlijioak indar handia izan zuen garai haietan. Prozesioak. Gauzak asko aldatu omen dira azken urtetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze erlijiñoak inddar asko euki eban, ezta?
- Lourdes: Honbre!
- Erlijiñoak inddar asko...
- Anastasio: Ba, orduen bai, ene, enee!
- Lourdes: Zuk, amamaik-edo badekezu, kontauko dotsuz zeuri be. Ta jungo zan. Narras paraute be, jun bihekor eban /bikoeban/ elixara.
- Anastasio: Erlijiñue hemen...
- Lourdes: Bazan behintzet halakue. Hamen, ikusten ziñune…
- Anastasio: Jesus! Harek ikusi ta oin ezer ikusi bez.
- Lourdes: Oin, ezebez.
- Anastasio: Kurutzie lepoan hartu ta… errematau […]
- Lourdes: Santuek subasteu, nok pagauko, zemat gehixau, ta. .. Danak hor alkarri [...] ta.
- Hori Aste Santuten?
- Anastasio: Bai, Aste Santuen. Honenbeste, honenbeste.
- Lourdes: Ta batzuk dirue euki, ta aurrien imiñi bat, eurek argittu barik, jakin ez deixien nok hartu
deuen ta. Holantxik.
- Anastasio: Ez dakit azkena izengo zan, orduen prozeziñue Aste Santuen, ta gu bixi giñen etxeraiño, hara goraiño eon zan. Hortik buelta zelango bueltak. Bueno, ordun kotxerik bez e! Kotxerik be,
ez ezebez.
- Daniela: Oin, ezin leike hemen kamiñun ein.
- Anastasio: Ez, hemen ezin leike, ezin leike. Mañeirixen kotxerik be ez egoan, e!
- Daniela: Hau kamiñuau estue da horretarako.
- Anastasio: Ez oin, astiro dabiz-ta.
- Lourdes: Ta nor juen? ta zetako? Ba!
- Daniela: Elizan egon bez nok eruen santue.
- Lourdes: Oin ez behintzet orduko moduen.
- Anastasio: Ene, eta orduen desietan.
- Lourdes: Bai ba. Esan dotsut ba.
- Daniela: Pageute.
- Lourdes: Jope! Gorpuzti Egune ta abadie han ixipue eruteko lagunik topeu eziñik be, aspaldidxen.
- Daniela: Aspaldidxen. Andrak jun biher-ta.
- Lourdes: Andrak be iguel ta harrapetan dana, elizan dauena.
- Daniel: Bai, hemen gauzie asko kanbixau da.
- Anastasio: Totalmente.
- Lourdes: Oin, zera. .. Ta handi Atxondoti ziher juen ta, gure ixekok-ta balkoatik zelako larrosa
zerak, orrixek elegante ipiñitte han otzarakarie. Ta goittik behera gure Jaune botaten, ta ha,
ikustie ixeten zan gero prozeziñue be.
- Anastasio: Harek Jangoikuk eskapau eban bai.
- Daniela: Ta barridxe bailariña.
- Anastasio: Ez, galduten dabil.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia