Mallabiko antzinako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: MAL-005/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
Otzoneko artápien léna, Uxarteko osabie ta Seberiano jeuasen alkarrekin. Berue itzela. Geri-Iberreko ama-sémiek, txalas Ermun ixenda, beetik gorutz jatorrasen.
Amak esan ei jutzan Seberianoi:
-Ur apur bat ekarrikustek, mutiko, egarrixek najatok eta?
Seberianok:
-Es, nik es.
Úxarteko osabiek:
-Neuk ekarrikotzut.
-Ia ekarteustan ba!
Ekarri jutzek Úxarteko osabiek ure ta, soose góson bat edo bi emon Úxarteko osabiai. Gero, árek alde ebenien, Seberianok ure ekarteik es, baiñe, gósuk jateko gogue ta gósuk eskatu Úxarteko osabiai.
Úxarteko osabie okerra. Akordau jakok ara estartertza jun da - an sapartaburuk gorri-gorrixek- áretxek sapartaburuk ártzie ta eru jutzesak Seberianoi:
-Amen jukas ba, arek emondako gósuk gure baittuk.
Baietz! Artu eskun da, rraaau! sartu jittuk auen gólpien, erre jutzek aue, Jesus!, gero dana arrantzie ta eskarmentue. Úxarteko osabiek anka.
Úrrengo dómekan Ortusarreko etxonduen, Úxarteko osabie ta gure aitte mesetatik etxa, ta Seberianon aitte mesa nausitta. Antxe akordau jajok Seberianon aittai Úxarteko osabie amenasatzie:
-Se eitzan gure Seberianoi lenguen? Se eitzan gure Seberianoi?
Úxarteko osabiek étxeukan beste erremedixoik, kontisu. Obatu jutzek Úxarteko osabiai ormian kontra, rraau! bastartu te, albotik ánka eindde librau suan.
Álan esate juan berak.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!