Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzoak berdin jarraitzen zuen; industriaren hasiera

Auzoak berdin jarraitzen zuen; industriaren hasiera Etxera itzuli eta gero, auzoan ez zuen aparteko eboluziorik nabaritu. Urte osoko zikloari atxikita jarraitzen zuten baserritarrek; aldaketak geroago etorriko ziren. ULGOR eta ARRASATE kooperatibak hasita zeuden Xabier itzuli zenerako. Beroa aluminioan, Zubia giltzatan eta Iturbe eta Agirretarren galdategiek lanean ziharduten. Gaur egun, lantegi horietako batzuk itxita daude. Tubos reunidos ere gogoratzen du, zeinek beste tailer batzuekin elkartuta, Unión Cerrajera sortu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxera itzuli eta gero, auzoan ez zuen aparteko eboluziorik nabaritu. Urte osoko zikloari atxikita jarraitzen zuten baserritarrek; aldaketak geroago etorriko ziren. ULGOR eta ARRASATE kooperatibak hasita zeuden Xabier itzuli zenerako. Beroa aluminioan, Zubia giltzatan eta Iturbe eta Agirretarren galdategiek lanean ziharduten. Gaur egun, lantegi horietako batzuk itxita daude. Tubos reunidos ere gogoratzen du, zeinek beste tailer batzuekin elkartuta, Unión Cerrajera sortu zuen.

Transkripzioa

- Karo, auzuen eboluziño haundirik garai haretan ez zan egon, nik uste. Orduen bizimodue nahiko oiñarrittute euen eta zan ba urte guztiko ziklo hori eitten zan, basarrixetan bereziki ba basarrixek berak eraitten auen eta nik uste dot sasoi bakotxaien eitten ziela beti gauza berdintsuek eta. Geruao ia hasi zan aldaketa oso bapatien.
- Eta zu zeu nolabait Atxabaletara itzuli zinanetik, lelengo hamar-hamabost urtietan zein aldaketa daukazu gehixen goguan.
- Bueno, aldaketa alderdi fisikotik esan daigun ondio sasoi horretan ez zan egon hemen aldaketa haundirik. Ze esango dotsut, igual fubol-kanpo barrixa in zala edo holako gauzan batzuk.
- Izango zan fabrikak eta hasten zien zera, ezta?
- Bai, bueno, fabrikak, Atxabaletan, Copreci hasiko zan. Enaz akordetan ze urtetan ondio. Copreci ondio oso txikiñe izengo zan.
- Hona etorri ziñanien bape kooperatibarik baeuen?
- Bai, ordurako ia hasitta eozen. Bai. Ulgor, Ulgor eta Arrasate. Ulgor eta Arrasate izengo zien ordurako indde euzenak.
- Eta beste ze industria euen bertakua?
- Bueno, Atxabaletan euzen ba Beroana, Zubianekue, Beroanien aluminiue eitten auen lana, gero Zubianien giltzak, gero Iturben fundiziñue, gero hemen honek Agirretarrak be baeukien beste fundiziño txiki bat herrixen bertan barruen. Bueno, gero hola taller txiki-txikitxuek ba, famelixako taillertxuek eta baeuzen ezta, baiña.
- Aittatu dittuzun fabrika horreik jarraiketan daue ala ia ez dia...?
- Ba Zubiena ointxe uste dot fan dan astien edo hamabost egun dala edo ia definitiboki itxi eiñ da, uste dot. Hogeta hamaika langille ointxe uste dot langabeziara fan diela, bai.
- ERE baten bidez-edo?
- Ez, ez, itxi ein dala lantegixa. Ez dakit exaktamente ze formula erabilli dauen baiña uste dot itxi ein da. Bueno, hori saldute euen, parte haundi bat behintzet saldute euen beste kanpoko enpresa bati.
- Hori da Azbe?
- Azbe, bai. Bueno, guk Zubiena. Gero Beroa aspaldi itxi zan, oiñ hor ikastolie dagon lekuan. Hor egon zan beste fabrika hori Beroana. Da taillerrik haundixenak Atxabaletan..., a, bueno, gero Tubosekua be bai, Tubos han behien. Hori Zerrajerako, Zerrajerien zera zan. Zerrajerien hasera.
- Hondarrak?
- Ez, aldrebes, Zerrajerien hasierie. Hasierako zerrajerie izen zan "Unión Cerrajera". Horrek bildu ein zien bi edo hiru lanegi, eta bat zan hori, Tubos, Tubos Reunidos uste dot zala. Taillertxo bat dezentie, dezente haundixe zan, eta gero horrek be jarraitu euen lanien, baiña gero Zerrajerie fundau zan Arrasaten hortik hasitta. Hortik eta Bergarako Bergarajauregi, Bergarajauregitarrak eta. Bi edo hiru tailler bildu zien eta horreik eiñ auen Unión Cerrajera de Mondragón.
- Tubos Reunidos itxita dago?
- Bai, oiñ nik uste dot hor ez dauela aktibidadeik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia