Ergoiena (Nafarroa)

Inoizko bizimoduaz

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERG-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garai bateko bizimodua nolakoa zen Ergoienan. Goserik ez, baina behar asko.

Transkripzioa

- Bizimodu txarra eman giñuen, bizimodu txarra emen, geixuok, beti pobre, erri, erri pobrie zan au, erri pobrie ta, emen bezeleixe gu denok.
- Bueno, baina goseak ez zarete egon...
- Bai... gosia prezisamente ez beia... mucha necesidad de muchas cosas, pasatu giñuzkien, bei; pobreza yon giñuen emen oso, pobreza aundiya iondu zan emen... bei, ta geo, gerra ondorien dee? gorriyek ikus giñuzkien, razionamentua ibiltzen giñen emen dee, ta oleixko, ogi pixkat igual ematen tzugun, ura basalu dee, basalua ematen e... garë ori, meiza... meiza-iriñaekin da igual ematen tzugun ura, txarra.
- Baxaldu esan duzu?
- Basalue zan, beia, basalu otsain giñoa(n), meizaan e, meizan iriñaekin iñikekua? basalua, basalua? basalua... otsaitten giñoa(n), ura jate(n), ura ematen tzuen. Ta geo oliyua ta dee? etzugun ematen, eta gauze asko etzuzkigun ematen, bea guk? nik yoten nittuen itzu atzuk, itzu atzuk Donostiñ e, denda komestibleaki... beia, aikiñ e oso ongi moldatzen giñen, aik e gui gauzek bieltzen zugun, bieltzen zuzkigun azukure, oliyo... e gio... e txitxiyo, ta len-, ori... gauz asko bieltzen tzuzkigun, arro(z) da, olako gauz ok denak bieltzen tzuzkigun e... itzuek, Donostiti, Donostin razionamentu(b)a... aik nola ee partitzen tzuen? aik moldatzen tzia(n)! aik e tranpak itten zittuen... tranpak itten zozkoren ai(k)’re! Esta-, Esta(d)uko jendiek listuek izanko zian beia, aik e listek... tranpak itten zozkor(r)an!... Ta ni an yoten nitzen serbitzen, gaztetan-da, guartzen giñen, nolä ibiltzen tzian beak? ze in be giñoan. De guk e kontu at iten giñuen ze, ze... ze txandrioik itten zittuen... Ta, oleixe!... ta emen? pues, pobre bizi, pobre bizitze giñen, oso pobre! ta geo fabrike auk et’asi zian? d’orduen pixkat ee jendia asi zan ee, renobatzen. Ta guai, emen ongi ioten da jendia, aungi dao, bai, emen jendia; ongi guai.
- Orain bai, ezta?
- Bai, guai, beia aungi!... bea emen ee... pobre bizi giñen! oso pobre izaniyek ga emen, tierrotan, emen, den ontan, inguru ontan deniän. Geo, Altsasö, Altsasu ta oik, beti obeki, gu peño obeki, beti... ze orretan? or fabrikaziyu o ola? ta gu peño obeki ikusten tzia(n), t’emen kontornu ontan asi Etxarri, Arbizu, Lakuntza, Uberte... auk iru erriyok, eta auten denoten? pobre. Geo atzea beix Irurzundi, or? atzea beix, obeki, kaxeri-, baxerriyek eta dee abeatsao izaten tzian, fondosoago o... leurrek eta obiek eta, bizitzen tzian obeki. Ya au tzan oso pobrie, oso pobrie, bei... t’oleixe!
- Gero...
- Bäite... ze esan biattuzun esan, nik kontestatuko duzut, ze...
- Ez, ez, ongi, ongi ari zara... bai, atera bezala...
- Geo? pues eman giñuen bizin bet, gaztiek, gu gaztiek, ba eskol baekuek, exkol baekuek, guk. Ni aneiye ioten nuen, aneiya, ta ura beti exkolaa, ta ni aittaaki, o... orbeletaa o yurretaa, o sorua lania, gaztie nitzela ta egun bates esan noan amaë: “Ama”, ta - “Zer da?” - “Zuk ee Fermin bieltzen dezu eskolaa ta ni batee ez-da”. - “Bei, neskatoa, e... mutikoek eskol geyaö beiñe, neskatuek beño, t’orregatik bieltzen diñau geyaö Fermin”. Ta ni beti an soruen, beti soruen, ta izandu nitzen e... eskolik baeko jendiä. Bestenaz ee?... enitzen oso espabilatuba- d’ere, t’oso espabilatuba-d’ere beia, e... encima? eskolik ez; ta, egun batez, nik eztakit ze-eta? ka-kasue zan? meikubangana fan nitzen bentzet-ta. Zerbaitt e galdebidie-o in tzuten, ta, auskalduna da, meikuba, emen, emengua da, Iturmendikua.Ta, esan noan e, konfiantza guztie, konfianzas, ta, esan noon: “Antonino, nik? e... eztuzu siñestatuko beia, nee denbora guzien? iru illaateko egunek enittie-, enittien, enitzen fanko eskolaa, asieske ze eskol jakin biot nik?” Ixi-, ixi-ixille geldittu zan! ixillik... egiya da ta! egiya da ta oleitxe, ibiltzen giñen, geo faten giñen emendi... Bekobasua otsaitte dou or, Lizarrustia, Lizarrustira bakizö? oitaaño kasi faten giñen, orbeletaa... neguben, zu!...
- Aitakin edo?
- Aittaaki, aittaaki; eta geixuok! izotza, itzugarrizko izotzak ta erleñuek eta, obenien, maten giñuen tapabokillen bat o ta-, oi, bu(r)uko pañeloon bat, ola, tapatuta fateko burubä, ta obenien burube ta guzia e izotza jarri(r)iken... bei, olako bizimodu et eman dau emen, trixtiak! ta orbela andik asite ekartzen giñuen bideji at orbel, een guzien bideji at orbel, faten giñan arutza.
- Egun guztian?
- Eun guzien? orbel-bideji at, bakarrik, pasatzen giñuen eguna, ta txarki. Geo, ganaduek ee? pues e... yote in tzian e, idiyek otsaitt(e) giñon, idiyek... eta yoten giñuzkien idiyek, ferraki, zengati idiyekin ibiltzen tzian gizonak –karrotue otsaitten doogu guk– baso-laniän, guai katxabe(n)-, katxarrokin ibiltzen dian bezela? emen, idiyeki ibiltzen tzian baso-lanetan, ta baso-lanian lan asko yooten tzan, baso-laniän, jendi asko lan, okupetzen tzan e... interbenittutzen tzan e... baso-lanien. Ta, faten giñen idiyeki eta ni gaztiä? gaztia? ta eztaki pa zenbat urte yonko nittuen, amiruen bet urteti amaloura o ola, idiyeki faten nitzenien, ta, itten tzian irrixtätu bideberriyen, irrixtatu, eta baztarrea sartzen zazkiten, ta gauz onik ezin in ibi-, idiyekin, negarres, gaztie ta negarres, ibiltzen nitzen, Etxarrin da, krutxe ori ezin pasatu, ta bakarren bat guartzen tzan? alako gizonen bat, geldiik-o ziona ta, guartzen tzian? da, launtzen tzuutien, hala! ni gaztie ta? gaztie ta, launtzen zutien, alai(k), pasatzen idiyek. Bea geo etortzekuen atzea beis emen e, Askondo emen, otsaitten dogu, baxerri bet, ikus dezu emen? baxerri bet, eldu gala? Etxarritti aldi ontaa eldu gala baserri bet dago, Askondo; t’orti gua aldapa, eta aldapa artan de atzia beex ezin zian apietu, eta baztarria, baztarria ta baztarrea, ta oiii!... egun betes izugarrizko apurue pasaazi nurien, sartu zazkiten e baztarria, oso baztarria iriyek, eta gizon bat zion e an, soruen, goitti, goyen, ta guartu zan neegana, nola na(b)illen e, negarrets ee garrätsis, ta etor tzan, etor tzan, da gizona gizon, sartu zan barre-idiyan pek aldia? ta: “Ekartze, ekartzazu, akilu oi, ekartzu ta akilu oi” –otsaitten giñon... makille, iriyei jotzeko– eta “Ekartzu t’akillu oi, ikusko zu nik nola... ateako ittuten, ateako ittuten”, bestena itzuli in be zuutien idiyek. Negati nei zuena itten tzuen... olako bizi mat emate-, ze-, zein txarki ibiltzen giñen, ooh!... egurretaa ta an askotan faten giñan arutza,
goai emen bertan itten duzkigue, egurrek eta kontubek, bea len arutza bear izaten giñen, bee ëgurretaa ta guzia, ta olako bizimodu et ematen giñuen, bizi txarra, txarra, oso txarra. Ta oleixe, ta geyao ze kontatuko zkizut ta?

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia