Auzoak zenduarenganat otoitzera eta beilatzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ehorzketetan, emaztekiek arropa luzea jartzen zuten; gizonek, aldiz, marratxo beltz bat lepoan, dolutan zirela erakusteko. Norbait hiltzen zelarik, auzoek familiari laguntza ekartzen zioten, hilkutxa lurperatu arte.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 05a
- Iraupena: 0:03:08
- Erref: MAK-002/033
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
- Gero, nola pasten zen hola, elizkizun bereziak eta enterramenduak, eta ezkontzak, eta…
- Enterramenduak, enterramendüak ordüan denbora hetan, emaztekiak behar gintiin bere gisako eta arropa luze beltz batzu, mantaleta deitzen zen; eta gizonek bazuten, berriz, beste gauza bat, bizkarrian ezartzen zutena, eta gu dolüan erabiltzen ginen berriz enterramendutik lekora, batzüitan bi urtetaraino beltxez bezti emaztekiak. Eta gizonek, hemen ezartzen zuten papoan, marra bat, beltxa, josia…
- Hori dolua, dolua?
- Doluan zinelako marka zen hori. Bazinakin familian harrek norbait baziila galdua. Eta gero ehorzketa-egunian, auzoa, auzoak baziin biziki inportantzia handia, kurutziaan xeka joaiten zen lehenik hil eta, auzoa, elizarat; eta elizatik ekartzen zen kurutze hura. Eta denbora hartan, eliza-soinüa joiten ziren eta jendek bazakiten soinu hartarik, ea emaztia zen hila, ala gizona hila zen.
- Bi desberdin?
- Bi desberdin ziren. Ez dakit hiru danga zirenetz gizonarentzat eta gelditzen, berriz hiru danga eta gelditzen, eta bi danga emaztekiarentzat eta gelditzen. Hori xuxen ez dautzut erranen. Eta auzoak, auzoak gero, gero ere elizan, familiaan ondoan zen eta ehorzketako mementoan joan behar zelarik kutxarekilan’e, beti auzoa han zen, bere xirioarekilan, laguntzen, familia laguntzen. Eta ondoko egunetan ere erabiltzen ginen elizan, bainan enterramendu egunian, denbora hetan ez bitzen autorik orai bezela, jiten ziren oinez edo zaldiz… batzu. Beti egiten zen apairu bat handia, e?
- Eta auzokoak abisatzen ziren lehenbizik?
- Auzoak abisatzen ziren eta auzoa erabiltzen zen ere familiaan abertitzen.
- A, auzokoa ibiltzen zen?
- Ba, ba, ba, ba. Eman dezagun guria Iholdin erabiliko zen, Irisarrin, denbora hetan, familia han baikiniin, hura erabiltzen zen, abertitzen.
- Eta apeza’re, berak abisatzen zuen?
- Apeza’re auzoak abertitzen ziin ba, ez zen telefonarik, ordüan behar ziniin joan etxerat.
- Eta bertze zerbait iten zuten hola auzoek, egun hortan laguntzeko edo?
- Beilatzen giniin hila, bi egunez seurik… egunaz ez dut uste, bainan gauaz beti han egoiten zen jendia, bat edo biga, seurik.
- Ta otoitzian egoiten ziren?
- Otoitzian edo eleketa’re aritzen /artzen/ zen eta zerbait beroon edaten’e. Ni orroitzen niz ahizparekilan egonik auzo baten eta, beilatzen.
Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!