Galtzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emakumeak aurrenekoz galtzak jantzita... Karidad eta bere lagun Martzelitak janzten zituzten. Ezkondu ondorengo garaia zen. Gomazko oinetakoak, abarketak eta sandaliak janzten zituzten. Laxaronean erosten zituzten abarketak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Nerea Arrizabalaga
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: MUT-027/045
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Gogoratzen zara lehenengo noiz hasi zian ikusten galtzak edo?
- Galtzak? Urte asko da baiña Marzelita ta bixok "Galtzak jantzi bihar deu", ta jantzi ta nik kendu ez gehixo.
- Komodo. Esan nahi dot, gaztia ziñanian andra asko ez zan ikusiko galtzak janzitta.
- Ezta pentsatu ere, ezta pentsatu ere. Oain ere esaten die “Larogeita hiru urte ta bakeruakin ez zoz baiña”. Oi, zeaittik ez?
- Karo ba.
- Ni ohittu nai galtzakin ta galtzak. Nere galtzak. Gonak, gure... nere neskiak esaten ditt ganbaran dozela nere erropak, galtz... gonak eta. “Egunen baten botako dizut, e”. "Ez dittuzu bota –esaten diot /esateiot/–, rekuerdotzat lagaizu".
- Klaro, hombre. Galtzak jantziko zenuen ia ezkondu ondoren.
- Bai.
- Pixkat ia…
- Geruo. Marzelita ta bixok aldabatian. Ta gehixo kendu ez.
- Gustora.
- Nik kendu ez behintzat, nik gehixo ez.
- Eukiko zenduen soiñekoren bat, ezta?
- Bai, eongo zan soiñekuak. Han ganbaran eongo dia /eongoia/, soiñekuak baiña nik ez det /eztet/ jantzi gehixo.
- Ta oiñetakuak? Ze oiñetako erabiltzen zenduen lehen?
- Oiñetakuak? Ba holakuak ez, e. Zapata gomazko batzuk.
- Gomazkuak?
- Gomazkuak izango zian.
- Bai?
- Negurako ta. Udako sandaliak.
- Ez zan orduan asko ibiltzen abarkak? Abar... bueno, abarketak eo. Abarketak.
- Ez, ez. Abarketak bai, bi pisokuak ere bai. Bai.
- Jesus.
- Abarketak. Latxaronea abarketak erostea.
- Laxaro ze Mutrikun?
- Mutrikun Laxarok abarketak eitten zoan.
- Oain da, “Cariño” esaten dixue /esateixue/ ba hari, hantxe Laxaronekuak. Maria Angel `Laxaro´ alarguna da. Haretxen aittak.
- Ta bi pisokua zer e... azpixan?
- Bi azpi.
- Ta neguan? ze abarketak...
- Neguan zapatak.
- Neguan zapatak.
- Zapatak, ta galtzerdi mehiak.
- Txaketia jantzia ta ala!
- Dauana jantzi ta... ez dakit /eztakitx/ ze jazten noan, baiña abante.
Egilea(k): Haizea Osa Flores






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!