Astigarraga (Gipuzkoa)

Bota iltzedunak eta pneumatikozko abarkak

Bota iltzedunak eta pneumatikozko abarkak Lehen erabiltzen zituzten botek iltzeak izaten zituzten zolan. Abarkak larruzkoak izaten ziren normalean, baina baziren batzuk pneumatikoz egindakoak ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-030-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen erabiltzen zituzten botek iltzeak izaten zituzten zolan. Abarkak larruzkoak izaten ziren normalean, baina baziren batzuk pneumatikoz egindakoak ere.

Transkripzioa

- Bota asko ibiltzen zan.
- Katiuskak?
- Katiuskak geroxeo hasi zian, bai, baiño botak. Guk gazte denboran botak ibiltzen genittun azpin iltziakin, iltziak, iltziak, baiño perratokiko iltziak. Perratokiko iltziak oso espezialak dia. Perratoki, behiyak perratzeko, badakizu behiya perratzia zer dan?
- Bai, bai.
- E? Perrak jartzia? Ba perrak lotzeko behiyai, ba ibiltzen zian iltziak espezialak, oso... oso mutur zorrotz luze luziak eta buruba izaten zuen kuadratuba izaten zuen; ta halako iltziakin jositako botak ibiltzen giñun, gehiyo aguantatzeko botak: bota lodik, zakarrak...
- Neumatikoakin indako zola,ala...?
- Abarkak? Ez, ez, ez, ez, larruzkuak, larruzkuak zian ordun ibiltzen zianak. Ibiltzen bazian abarkak neumatiko puskakin indakuak e? Bazian, baiño... bai, ibiltzen zian, baiño ez hainbeste. Beste abarka normala ibiltzen zan, gomazko abarka.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia