Sakaponetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ume garaiko jolasak. Sakaponak, kromoak... Sakaponetan nola jolasten zuten azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Nerea Arrizabalaga
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: MUT-027/043
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ataixan jolastuko zenuten ba.
- Bai, ataixan jolastu deu. Hamentxen eoten giñan gu, e. Ni hona bizi nitzanian kalera ez noan ertetzen, bankuak bajatu behera eta hortxen.
- Ta zeu akordatzen zea zertan ibiltzen ziñaten ataixan, ze jolas edo?
- Haura, sakaponak.
- Sakaponak?
- Kromuak. Orduan ez zan eongo joko asko. Horrek eukitzian…
- Esplikatu sakapona zer dan. Badakitt e, baiña igual Aintzanek ez daki.
- Arkumien zea. Arkumia jaten dezunian zein partetakua dan ikusten dezu.
- Hazurtxua.
- Bai, baiña bere zea zakan, formia, harek.
- Ta zela zan jokua sakaponakin?
- Pelotiakin hola bota ta. Bai.
- Ta ze ein bihar zan? Goi aldea, borobila edo...?
- Ez dakit /eztakitx/.
- Ez zea akordatzen.
- Ez nai /enai/ akordatzen, baiña sakaponak eta kromuak hola eindda.
- Orduan kromuak...
- Oain kartatan-ta ibiltzen dia /ibiltzeia/ jendia. Orduan horrek zian.
- Ta kromuak nundik?
- Ez dakit, ba, nundik etorriko zian. Sobren batzutan-edo etorriko zian, ez nai /enai/ akordatzen, egixa esan.
- Ta sakaponak lortzia ere ez zan izango erreza.
- Ba sakaponak bazozen ba. Batzuk antxumienak, hobio ziala ta.
- A, beira. Arkumiana entzutzeia.
- Ta gero pintxatu-ta eitten gendun ta. Koloriñetan ta.
- Politta. Ez?
- Bestela ez zauan beste ize.
Egilea(k): Haizea Osa Flores






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!