Dontzeila, Donostian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Anaia zaharrena ezkondu zenean, neskame joan zen Donostiara. Dontzeila egon zen aberats familia baten etxean. Etxea garbitzeaz, jatorduak zerbitzatzeaz... arduratzen zen. Lanean, uniformea erabiltzen zuen. Lehen, aberats eta bestelako jendearen artean alde handiagoa zegoen.
- Proiektua: Lizartzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: LIZ-007/034
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Ta ordun esan dezu, neskame're jun ziñela garaien batean?
- Bai, bai. Hogeita hiru urte arte, anaia ezkondu zanean ba ordun, ordun libre bezela ta etxeko karrue dena. Besteei eta ba zeoze ikasi nahi bazendun, neskamea jun beharra zeon. Ta ni Donostira jun nitzen ta hola, aberas jenden ondoan.
- Ta zeoze ikasi esaten dezun hoi, zer zan, erabat mundua ezautzeko bezela?
- Bai zea! Ez, etxeko lana-o karo, ordun ikasi behar zendun, ba ordun bazien ikastea juten zienak. Ez zan ordun gaiñea iñun ze o kolejion batea-o jun behar jun bai zea, nola jungo ziñen? Posibilidadeik'e ez zeon ordun. Ordun, ordun, diferentzia haundie zan, zea zeatiken bajutikan altua. Gero altu hoik'e jetsi beharra izan due, jetsi batzuk, baiño ordun etiketak kristona zan. Zuk bakizu nik dontzeilla eon nitzen ta bueno, Jesus! Bua, dontzeilla, dontzeilla! Baiño kozinera, dontzeilla ta aiña, ume-zaintzaillea. Nik ba etxea garbitu ta holako gauzek eta gero mahaie zerbittu ta han guante txurik eta sekulako kofiak eta jantzi ta mantalak eta, zeak almidonatuta ta tenazillekin sekulako kixkorrak ateata. Holako gauzek itten ikasi bai.
- Horri aiña deitzen zaio?
- Aina o dontzeilla. Dontzeilla deitzen zien horri. Kozinera, dontzeilla ta aiña. Aiña zan umea zaintzen zittunak, ume txikik baldin bazien.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!