Donostia (Gipuzkoa)

Orduko moda nolakoa zen

Orduko moda nolakoa zen Belarritakoak, eraztunak... bazituen, baina ez gehiegi. Kan-kanak erabiltzen zituen. Almidoiarekin plantxatzen zuen. Gona motza janzten zuten, eta eskotea ere bai. Urteak daramatza gonarik jantzi gabe. Galtzak janzten hasi zenean, ezkutuan egiten zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Belarritakoak, eraztunak... bazituen, baina ez gehiegi. Kan-kanak erabiltzen zituen. Almidoiarekin plantxatzen zuen. Gona motza janzten zuten, eta eskotea ere bai. Urteak daramatza gonarik jantzi gabe. Galtzak janzten hasi zenean, ezkutuan egiten zuen.

Transkripzioa

-Eta moda: belarritakuak eta eraztunak eta...
-Uuu, holako, honeaiño... eraztunak-eta bai. Baiña…
-Lepokuak eta bai, erabiltzen ziran orduan?
-Mmm, bai baiña ez gehiegi. Ni ez naiz izandu “chatarrera”, e, sekula.
-Ez?
-Ez zait asko gustatu. Nitzan beste gauza batzuk... Illia, arropa...
-Takoiak.
-Takoiyak, eee, bueno… eta geo nun, gaiñea, oso zea ta… “can-canes”. “Can-can”, bakizu zer dan “can-can”.
-Bai.
-Total, plantxa suan plantxa, eta seitun beztutzen zan, eta almidoiyakin hua plantxazen. Hua garbitu, hua jarri eta plantxa bota eta ya marka iten ziyozun, beltz-beltza jarri eta segi! Geo jazten ziñun, sartzen ziñan autobusian eta “como un sandwich” uzten zizuen, ta haik danak jartzen hasi ta gero… bai.
-Lana hartzen zenuten, orduan.
-Bai.
-Eta lehen esan dezu minifalda edo bueno, ez? Gona motza jazten zenula zuk.
-Bai.
-Eta beste batzuk ere bai?
-Modan zeolako!
-Zure lagunak-eta, danak antzeko ibiltzen ziñaten?
-Bai, bai, bai. Gu bai, gu bai. Batzuk: “Es que con estas piernas yo no me atrevo. Yo con estas piernas…”. “Pues yo? Que parecen botellas de-de-de… champan? Esta pantorrillera, pequeña pantorrillera”, esaten nuna nik… bueno, baiña juten giñan.
-Eta eskotiak eta hola bai ala…?
-Bai, bai, bai. Bai. Eskotiak ez oain bezela, e.
-Ez, ez, oain…
-Ez. Hau itxiya ta bueno, hola bai, baiño ez hola oain…
-Beste, beste era batea jazten zan lehen, ez?
-Bai, bai, bai.
-Eta zu galtzarik-eta jantzi dezu iñoiz? Bueno, oain bai.
-Oain urtiak damazkit nik gonik ez detela jartzen. Dana, trajiak eta dana-dana-dana galtzakin.
-Baiña gaztetan ez zian erabiliko.
-Ez.
-Ez, ezta? Ez zeuden modan...
-Aurreneko ni galtzak jazten hasi nitzanian, jazten nitun aldameneko etxian, aittak ez ikustiatik.
-Bai?
-Bai, hasi zianian jendia galtzakin-ta /da/, aittak ez ikustiatik, zeatikan bronka izango nun, eta han jazten nitzan.
-Orduan aita ez zan enteratzen.
-Ez.
-Bueno, esango ziyoten gero…
-Nik uste det /ustet/ baietz, nik uste det /ustet/ baietz. Gauza batzuk esaten zituen, eta nik horregatik esaten niyen: “Baiño neri esaiyazue, zeatik esaten ziyozue ne aittai? Zenek sufritzen du /sufritzeu/? Nik ez! Berak sufritzen du /sufritzeu/”.
-Klaro, bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia