Antzuola (Gipuzkoa)

Jostunak; emakumeek frakarik ez

Jostunak; emakumeek frakarik ez <p>Jostunak baserriz baserri. Arropak asko zaintzen ziren, urtero ez zegoen berria egiterik eta. Emakumeek frakak janzterik pentsatu ere ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jostunak baserriz baserri. Arropak asko zaintzen ziren, urtero ez zegoen berria egiterik eta. Emakumeek frakak janzterik pentsatu ere ez.

Transkripzioa

-Jostunik eta egoten zan? Basarriz basarri ibiltzen zan jostunen bat?
-Bai. Bi ibiltzen zien Antzuelan. Bi ibiltzen zian.
-Basarrikuak eurak ala kalekuak?
-Basarrikua zan bat. Haura zan kanpotik etorrittakua, baiña basarrixan bizi zan, neskazaharra zan. Geure azpikaldeko etxian bizi zan haura eta bestia geure aman aiztia, ahizpa. Bai, makiña bat basarrittan ibiltzen zana.
-Ze ibiltzen zien, josteko makiñiakin batetik bestera?
-Bai, eta makiña bat bider galtzarpian hartu makinia eta.
-Basarri batera?
-Eta gero bestera eta...
-Eta erropia amaittu arte bertan geratzen ziren lo eitten?
-Ez, ez. Haura etxera beti. Oin makinia bai, han lagako zeban. Guk jeneralian astuakin jun eta makinia zetorrenian jasotzen giñuan. Egun pare bat edo pasatzen zittuan. Baiña aiztia izen arren, haura beti etxera. Gizona bazeukan, familixaik ez zeuken baiña gizona zeukan. Ia bastante zahartu artian. Orduan [larogetakak], ez dakit ixa hamar edo ez zittuan eingo.
-Orduan jostunak basarrittan...
-Bai. Eta guk geunkan Bilbon tia bat eta handi bialtzen zoskuen erropia asko eta dotoria. Harek eukitzen zittuen bordauak eta! Eta nere aiztiak edade ingurukuak, zeozer zahartxuauak edo, harek edarki eukitzen zittuan. Eta nik haundi, luzetxo nik askotan. Eta hau moztia eta. Tia giñuan, hola begira-begira egoten zan eta: “Hori ondo jaon, bihar edo etzi hankak luzatuko jatzue eta horrek ez dauka ezer egin biharrik. Eta ala! Ni luzetxuauakin jun biher, bestiak edarki eukitzen zittuen handik etortzen zienak, bere edade ingurukuak zien eta. Guk erropia etxian gutxi eitten giñuan baiña asko eukitzen giñuan. Urtian bialtzen zeben maleta bat. Etortzen zan Gabon inguruan turroia eta danetik bialtzen zeben.
-Haura poza, e!
-Jolin. Haura maleta haura, tia haura etortzeko pozik egoten giñan gu.
-Eta bestela baserrixetan nausixan erropia txikixandako...
-Ona bazeuan bai. Hori matematiko. Dana aprobetxau biher.
-Petatxuak ipiñi eta...
-Prakei eta. Soiñekuei... Soiñekuak ez zeben eukitzen petatxuak ipintzeko halako leku zerik, baiña prakei eta hola, aurrian behintzet. Orduan prakaik ez zan emakumiak erabiltzen. Orduan, jo! Hotz edarrak pasatzen zien orduan. Prakia izen edo neguan gonia izen ze diferentzia dauan esan be ezin leike. Baiña orduan prakaik pentsau be ez jazteik be iñok, emakumiak. Edurra zeuan eta nik ez dakit zeiñenak izengo zian aittanak edo anaen batenak edo, prakak, eta neuk oinddio han basarrixan, eta mutillak soldau zeren, eta han beheko etxekuak eta: "Han, Sasketan mutillen bat etorri da etxera". Ni prakekin arbittan eta mutillen bat etxera etorri zala pentsatzen.
-Orduan frakak iñundik iñora...
-Ez, ez.
- [...]
-Hotz zeuan eta!
-Baiña besten batek igual ipiñi be ez.
-Ez ba. Nik haraxe juteko, arbittara juteko. Izotza-ta, edurra-ta, zeoze.
-Eta orduan konturatu ziñaten ederra aldia zeuala gonak erabilli edo prakak erabilli.
-Bai, baiña artian prakaik ezin ipiñi kalera-eta juteko. Oinddio be zenbat ba...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia