Bermeo (Bizkaia)

Bainujantzi barik

Bainujantzi barik Ez zuen igerian ikasi, ikaratu egiten zen. Gerora, portuan neskatila lanetan ibili zen. Aritzatxura joaten ziren bainua hartzera, baina sasoi hartan ez zuten bainujantzirik. Sekula ez uten kremarik ematen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-001-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez zuen igerian ikasi, ikaratu egiten zen. Gerora, portuan neskatila lanetan ibili zen. Aritzatxura joaten ziren bainua hartzera, baina sasoi hartan ez zuten bainujantzirik. Sekula ez uten kremarik ematen.

Transkripzioa

- Zuk ugerrien be ikesko zendun umetan.
- Ez dot ikasi, ez dot ikasi uger.
- Eta zelan ba?
- Ikaratu eitten izan nai.
- Bermiotarra eta ikaratu?
- Bai, bai, bai, bai. Halan da, alperra izan nai, alperra eta ikaratsue. Ta gero barriz neskatille ibil nai portuen, ta bajaten izan gariz otzarak garbiten edo kajak garbiten uretara eta ez nai izan. Baie gaztetan bai.
- Eta baiñeu eitten ziñien?
- Bermion baiñue? Aritzatxun.
- A bai? Aritzatxun.
- Ta portun be eitten izen dauie. Baie asko Aritzatxure, hortik gora.
- Ta zu be bai? ta zelako traje de baiñue zan lehengoa zuen gaztetakoa?
- Traje de baiñue da ordun ala?
- Zelakoa zan?
- Pantalonakaz!
- A bai?
- Klaro. Pantalonak eta gonie!
- Eta ganetik?
- Gonie ta pantalonak.
- Dana tapeta.
- Ordun ez zan egon traje de bañorik.
- Ta mutillena zelakoa zan?
- Kantzontzilluek.
- Ta listo.
- Neure denporan e! Gero dana eon da, gero eon diz traje de baiñuek, tapa rabuek ta dana. Nire denporan hauri.
- Eta joaten ziñenien Aritzatxure-edo, kremarik-eta emoten zenduen morena jartzeko edo ez erretako?
- Gonigaz, erropie kendu ta azpikogonigaz.
- Baiña kremarik-eta emoten zenduen?
- Kremarik ez zan egon orduen.
- Bapez.
- Nivea.
- Nivea danetarako?
- Nik ez dot emon eguno e! ta izan nai baltzaue, ta ez dot emon eguno ezebe. Dirurik bez erosteko. Orain danerako daku dirue, orain bai. Nire denporan ez da egon.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia