Bermeo (Bizkaia)

Emakumezkoen lana portuan

Emakumezkoen lana portuan Emakumezkoen lana portuan zein izaten zen azaltzen du. Arraina Portuzarrera eraman behar izaten zen saltzeko, buru gainean eramaten zuten. Lantegietatik kaxak eta otzarak batu behar izaten zituzten gurdietan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-001-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumezkoen lana portuan zein izaten zen azaltzen du. Arraina Portuzarrera eraman behar izaten zen saltzeko, buru gainean eramaten zuten. Lantegietatik kaxak eta otzarak batu behar izaten zituzten gurdietan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Portuen?
- Andran biherra zein zan?
- Portuen? Portun neu ibil nai neskatille.
- Ta zer eitten zendun zuk portuen?
- Portuen? ba bentan saltzen izan da arraiñe, ta guk eruten izen duu motorretik bentara burun kargak.
- A bai? Ta buruen nun eruten zenduen ba?
- Buruen? sorkidxe imiñi hamen ta beragaz bentara.
- Ta bentie nun eitten zan ba?
- Portuen, portuen, hamen Portozarran.
- Portu zaharran.
- Bai. Orduen papardue asko, txitxarro be asko, ordun asko eitten da, orain ez dau, lehen arrain asko egoten izan da. Antxobie be elegantek, baie orain ez dau, ez dau lehengorik, ez dau lehengorik, dana eskastu, danak duez ta danak duz-ta.
- Ta hori ze izeten zan eguneroko biherra motorretatik bentara arraiñe eroatie egunero-egunero?
- Ta gero, bai, ta gero kajak batun, otzarak batun. Antziñen otzarak izaten izen die handidxek, lau arruko lau arru, ta harek otzarak batun fabriketatik, ta gero ba kajatan, karrutan, ta harantz dunak harek kajak batun eta horrek biharrak egon diez bai. Ondo, ondo. Ondo egon garizenak ondo ta txarto egon dizenak ordun be txarto.
- Ta horrek biherrak beti andrak eitten biezan, ezta? andrak. Gizonak...
- Gizonak itsosora ta etortzen zanien etxera, etxera lo.
- Eta andrak orduen.
- Andrak biharrien. Bai, neskatille ibil nai neu be.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia