Maria Artetxe Valle

Bermeo (Bizkaia) (1924)

Biografia

1924an jaio zen Goiko plazan eta gerora Baztarre ibiltokian bizi izan zen. Gurasoak ere bermeotarrak zituen, ama Almikabidekoa. 6 neba-arrebatatik bigarrena izan zen. Aita arotza zuen eta ama Mungiara joaten zen arraina saltzera. Umetan, Josefinetara joan zen eskolara; hala ere, erdara gutxi egiten zutela dio. Doktrina euskaraz ikasi zuen Santa Eufemian. Ama gazterik hil zitzaion eta 16 urtegaz neskame joan behar izan zuen Gasteizera, eta hamar urtez egon zen bertan: 7 urtez San Antonio kaleko militar baten etxean eta 3 urtez Dato Kalean. Bermeora itzuli zenean, beste bermeotar bategaz ezkondu zen. Portuko beharretan ere ibilitakoa da, lantegietatik otzarak eta kaxak batzen eta baporeetatik salmenta-lekuetara arraina eramaten, besteak beste.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRM-001 2010 Bermeoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Josefinatarren ikastetxea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Gasteizera neskame Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Dantzaldiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Andra Mariko jaiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 San Juanak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Arropak eta orrazkerak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Bale-baleka Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Txikotarekin "karbeka" eta "piruke" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Bainujantzi barik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Emakumezkoen lana portuan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia