Bermeo (Bizkaia)

Dantzaldiak

Dantzaldiak <p>Goiko plazan eta Lameran egoten zen dantzaldia. Dantzan abila zela dio. Bermeon banda dotorea zegoen. Gizona ere dantzan ezagutu zuen. Baserritarrei kalabazak ematen zizkieten, baina pasteltxo bana erosiz gero, beraiekin egiten zuten dantza.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goiko plazan eta Lameran egoten zen dantzaldia. Dantzan abila zela dio. Bermeon banda dotorea zegoen. Gizona ere dantzan ezagutu zuen. Baserritarrei kalabazak ematen zizkieten, baina pasteltxo bana erosiz gero, beraiekin egiten zuten dantza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen hemen, zuek gaztetan, gazte zinienien-eta, ze jantza edo ze erromeri egoten zan?
- Pasodoblie edo zer egoten zan hamen be, trikitixa hori soltue, ba hauri be bai, dana jakin dxot. Jantzan abile izan nai.
- Bermion non egoten zan ba, Lameran?
- Lameran, Lameran. Goiko plazan be bai.
- A bai?
- Bai. “En aquellos tiempos” Goiko plazan be bai. Lameran be bai. Jantzan abile izan nai. [Ha emon] pasodoblie.
- A bai?
- Ez, ez, ondo ondo.
- Ta Bermion nor egoten zan ba, soiñue joten-edo, bandie euen edo zer?
- Bandie Bermiokue.
- A bai?
- Bai. Bermiko bandie eukin dxuu elegantie. Bermion elegantie egon da bandie.
- Eta, orduen mutilekaz eta jantzan be gaztetatik?
- Zelan?
- Baltseoan-eta mutilekaz ibiltzen ziñen?
- Bueno bai, urtetan izen duu, ta bakizu beti berbetan mutilekaz-ta, karo nobidxue zelan topa duu ba! Lagunekaz!
- Orduen nobixue zer, jantzan ezetu zendun gizona?
- Bai, bai.
- A bai?
-Mesedez etorten zanien eskatuten, itzi horreri, hareaz jungo gariz ta. Halan, ba ondo ondo.
- A bai?
- Gaztik izan gari ta. Orain ez daku ezetako kapazik, baie orduen abile izan nai jantzan.
- Ze ibiltzen ziñen kalabazak emoten-eta?
- Bai, emoten izan duz.
- A bai?
- Ademas Andra Maidxetan, Andra Maidxetan da etorten izan diela aldeanotxuek eta koittaduek, ordun guk kalabazak aldeanuei. Ostantzien: “pagaten bazu pasteltxu bana zeuekaz engu jantzan”. Pasteltxu bana. Gure gaztetasune ona izan da, elegantie. Orain ez dago holengorik.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia