Gamarte (Nafarroa Beherea)

Lehengo oinetakoak

Lehengo oinetakoak <p>Eskalapoinak erabiltzen zituzten, abarkarik ez, espartinak bai, eta kloskak ere bai. Espartinagileak baziren Irisarrin eta Larribarren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskalapoinak erabiltzen zituzten, abarkarik ez, espartinak bai, eta kloskak ere bai. Espartinagileak baziren Irisarrin eta Larribarren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskalapoiñak, ene aitatxik egiten zitxin eskalapoiñak, berak etxean.
- Bai eh, harek bazakien.
- Ba ta eskalapoin ttipiño batzu, ta gero ordian gizonek eskalapoiñak, eskalapoiñak eta lastoaikilan eta eihaurzten zitxien, ta gero galtza motzak jaunzten. Galtza-notza zuxun, badakixu, eta zango... zangosagarrak eta gibelezkilako haikilan eginak, gero zolan yeus ez zixien, hutsak.
- Ah, soixu.
- Botak geroztik jinak txu.
- Gero abarkak edo nola erraiten duxu hori? Hori oske horiek erabiltzen irenak lehenago? Larruzkoak eta?
- Abarkak?
- Abarkak zeindako erran nahi duxu hori?
- Hori, oskiak.
- Zapatak?
- Larruzkoak, hola gero lokarriekin...
- Ah, guk ez dixiu ibili.
- Holakorik ez duzie ibili.
- Guk ez dixiu.
- Espartinak gehio?
- Guk espartinak, espartinak ibili txiu, espartinak.
- Ados.
- hetarik ez dixiu, hetarik ez dixiu ibili. Ta gero guk kloskak ibili txiu, eskolan ta're kloskak. Ordian kloskak zitxun eta zapata goitiko batzu bena zola zura zuxun.
- Ados.
- Zola zura zuxun, ta kautziak eta han eta iltzatiak, kautzi o zeraikilan.
- Eta espartina egiten ibiltzen ze... zuxun hemen jendia?
- espartina, jendia espartinak ibiltzen gintxin.
- Eta egiten?
- Egiten non, Garazin ez dixit ezagutu, Irisarrin bazuxun esprtingilia. ta gero Larribarren, Donapaulerateko bide hortan bazuxun beste bat.
- Hemen ez.
- Ez, hemen berian ez nuxu orit.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia