Lezo (Gipuzkoa)

Tifusak ama eta anaia eraman

Tifusak ama eta anaia eraman <p>5 anai-arreba izan ziren, baina bat hil egin zen. 10 urte zituela, 1937an tifusarekin hil ziren ama eta anaia. Bera zen senide zaharrena. Hilerrira inork ikusi gabe eraman zituzten. Aitak epilepsia zuenez, lanetik bidali zuten; denda txiki bat jarri zuen orduan kale nagusian eta hari esker atera zen aurrera familia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-007-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

5 anai-arreba izan ziren, baina bat hil egin zen. 10 urte zituela, 1937an tifusarekin hil ziren ama eta anaia. Bera zen senide zaharrena. Hilerrira inork ikusi gabe eraman zituzten. Aitak epilepsia zuenez, lanetik bidali zuten; denda txiki bat jarri zuen orduan kale nagusian eta hari esker atera zen aurrera familia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oseake bost izan ziñaten baiño aurretik bat hilla zen.
-Bat, bat hilla zela esaten zuten, ez dakit.
-Esaten zuten…
-Zeatik nik hamar urte nittula, guen ama ta anai bat hil zien /hiltzien/, hor, hemen do anaia, hil zien hillabete batian tifusekin. Konprenitzen? Eta nik orduan, pues, istoria asko ez dakit. Zeatik aittak miña zun ta nahiko lana zakan. Ni nintzan zaharrena hamar urtekin, zaharrena ni nitzan, arreba bi urtekua, ama hil zenian, eta, osea, nik ez dakit istoria asko zeatik attak ez zeukan brometako zeaik, orduan nahiko lan bazan hazitzen, gerran.
-Bai…
-Konprenitzen?
-Bai. Ta ama ta anaia esan dezu tifusakin hil ziala…
-Bai.
-Noiz hil zian? Ze urtetan?
-Treinta y siete. En mil novecientos treinta y siete.
-Ta hor ze eondu zen ba, zean bat, holako, jende askok harrapatu zun gaitz hori?
-Guen itxian iya denak.
-A bai, e?
-Arreba hasi zen. Arreba Maria Pilar hasi zen zea, tifusekin. Gero ama, gero anaia… Anaia zea zen, ni elbarriya naizelako [...] hola ttikiya, e! Bestela… Mutil haundiya zan gure anaya. Goñi. Bonifazio. Eta hillabete batian hil zien. Ta kanposantua eman zittuzten inorrek ikusi gabe. Gaitzakin, [zeatuta]. Ta gure atta, pues, nahiko lana zakan bere atake epileptikuakin. Zeatik attak itten zun, Trintxerpen itten zun lana, arotzian. Ta atake epilektikok hasi zienen ematen, biali in zuten, biali edo zea, ta orduan denda ttiki bat jarri zuten, kalle nagusiyan, denda ttiki bat jarri zuten ta harrekin, nolazpaitte zeatu giñen pixka bat, biñon gaixki.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia