Tifusak ama eta anaia eraman<p>5 anai-arreba izan ziren, baina bat hil egin zen. 10 urte zituela, 1937an tifusarekin hil ziren ama eta anaia. Bera zen senide zaharrena. Hilerrira inork ikusi gabe eraman zituzten. Aitak epilepsia zuenez, lanetik bidali zuten; denda txiki bat jarri zuen orduan kale nagusian eta hari esker atera zen aurrera familia.</p>