Dei egitekoak
Emakumeak aritzen ziren dei egiten: itsasora joan behar zuten gizonak noiz joan behar ziren abisatzen. Hori zelan egiten zuten azaltzen du Bitorak. Lehen bapore asko zeuden Lekeition.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Leniz - Aitor Zugadi
- Data: 2011(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: LEK-051/023
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Zelan e... zuek kalietatik eta pasako ziñien, andrak gizonari itsasorako deitzen eta?
- Bai; Hombre! Hoba ez pasa! Behin sasoi bat ezkero, txokukin orduan juten zirian, egurrezko txokiñak, glin-glan, kalian beherutz juten zirian ta dei eittekuak hoba ez. Ba fulano, neure gixona ixatia lantxerik, “Salbador, gora Jangoikuaren ixenian!” esaten zan, ta gero, mezia entzuteko egunian juten zirinian “gora Jangoikuaren ixenian, mezia entzuteko!” esaten eben ta nahi dabena juten zan mezatara, ontxen lantxerik, ta nahi ez dabena ez.
- Espektakulua izango da, ezta?
- Bai, danak. Ta gero bapore asko euan. Badakixu zenbat bapore egon zan Lekeittion? Eskandalua. On moillan horrek danak daozenak einda, klukak eta horrek terrazak-eta horrek danak zirian baporen bodegak orduan.Ta gero, ba, danak libra zirian, danak hutsik. Ba, pentsa, ez eban emoten pisuk be igual abastorik jentia kanpotarra ta egoten zirian, on etxe barrijak ein dabezenak Kortabitartek eta San Pedron aurrian, hantxe be pisua egoten zan antxoak-eta kontateko-ta.
Egilea(k): Olaia Garagarza Goienetxea (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!