Donostia (Gipuzkoa)

Arraina saltzen

Arraina saltzen <p>Arraina saltzen ere ibili zen, Bretxan. Etxekoa. Itsasoko gizonen "partiya" saltzen zuen. Aita patroia zen. Osaba ere kapitaina egin zen, eta Manila aldean bizi zen. Amaren aldetik baserritarrak ziren; Zumaiakoa zen ama.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arraina saltzen ere ibili zen, Bretxan. Etxekoa. Itsasoko gizonen "partiya" saltzen zuen. Aita patroia zen. Osaba ere kapitaina egin zen, eta Manila aldean bizi zen. Amaren aldetik baserritarrak ziren; Zumaiakoa zen ama.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni arraia saltzen’de oso gazte eondu naiz. Aber, hamar urtekin etorri nitzan Gaztelubidetik Calle Campanarioa, ta han Gaztelubiden ni aspertu nitzan arrandeira juten, beste arrandei hau bota zuten azkenengo, bota ta berriya in zutenian, bitartian Bretxan eondu giñan egur batzukin inda puestuak.
-Zu ibili ziñan, arraia saltzen?
-Bai, bai.
-Eta nola iten zenuten, arraia kaian hartu?
-Ez, nik arraiya neukan etxekua. Bai, etxekua, partilla iten dana, itxasoko gizonak partilla iten dute, ta partilla hori saldu iten nun, o bien medianak edo… zegona.
-Arrantzale bakoitzak…
-Bai, ematen diote, ez eman bihar diotelako eh, zegatikan daukate been, been soldata, baiñan aitak esaten zun nahiyo zula beak eman, ez bestiak ostutzia, oseake beak danai, danak barkuan zeuden, nere aita patroiya zan-ta. Zan 'patron de pesca y capotaje', bi soldata hoiyek zeuzkan zegatikan bat zan arrantzako, eta bestia zan oain kapitanak ibiltzen diana, baiñan orduan kapitan gutxi ibiltzen zan, eta orduan zian ba hori gehiyenak galleguak. Hemen ez zeon eskola hori ta. Eta bueno, aitak beak agintzen zun barkuan, kapitana izango balitz bezela, eta zeukan nombramentua ba hemendikan Inglaterran ez dakit zein tokita zeaitikan hara legorrez jun ta itxasoz etortzen dan barkuakin, oseake zeukan nombramentua han Inglaterran ez dakit nik noaiñon zeukan. Eta orduan jun leike bea, bestela ezin zun jun, bihar zun zea, kapitan batek. Zeatikan nere osaba’re kapitana in zan, baiñon jun zan zeara, Manilla aldea ta ez zan azaldu honea… Ya nik osaba ezautu nunian ya urtiak zeuzkan, oseake…
-Orduan aitan familiyan arrantzaliak.
-Bai, bai. Eta amen aldetik baserritarrak, bai.
-Nungua zan ama?
-Ama Zumaikua.
-Zumaikua?
-Bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia