Lekeitio (Bizkaia)

Bisigu-sasoia polita zen

Bisigu-sasoia polita zen <p>Bisigu-garaia oso polita zelan dio. Lekeition lau ontzi "pasajero" zeuden eta bisiguak zelan ekartzen eta banatzen zituzten kontatzen du. Bere ustez, gaur egungo Lekeitiok ez du herri arrantzalearen itxurarik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-051-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bisigu-garaia oso polita zelan dio. Lekeition lau ontzi "pasajero" zeuden eta bisiguak zelan ekartzen eta banatzen zituzten kontatzen du. Bere ustez, gaur egungo Lekeitiok ez du herri arrantzalearen itxurarik.

Transkripzioa

Ta gero besiutako denporia be politta ixaten zan, e. Besiutako denporia, gure aittak [euan pasajeru euan]. Lekitton euazan lau pasajero-edo euazan. Baporak etorten zirian besigutatik ta amarratuten zirian kataietan, ta gero juten zirian pasajeruaaz gixonak eta besiuak ataraten kanpora. Andrak eruateko buruan, burun eruten ebezen, burun, “fijate” haretxek otzarak, ta badakixu, parientiak-eta zirinak lehenengoko, igual nonor jun hartzen ta: “neuk daukat lehengusua, neuk daukat ez dakit nor”. Ta esaten eben, ta preferiduk ixaten zirian haretxek. Gu ta ez, gu gaztiak giñian ta. Baiña, besiutako sasoia... Ta eguerdidxan, egueldi edarra euanian, danak etxetik, ze holako sasoian etorten zirian baporak. Asko zirian lez ta, gauza politt bat zan, on ez daona, ze on ez dauko Lekittok e...On Lekittok badauko mariñeruen herridxen antzik ala? Nik ez dotsat hartzen. Ordun ikusitta, on behiñipehin.

Egilea(k): Olaia Garagarza Goienetxea (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia