Pasai San Pedron gerra aurretxoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra aurretxoan, aitak Pasaia San Pedron egiten zuen lan, eta hara joan zen bera ere. Han ibili zen eskolan denboraldi batez. Gero, umetan egindako hainbat lagun pasaitar aurkitu zuen soldadutzan.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: LEK-046/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Gerria etor zanin be… ni amaaz eon nitzan, aittak biharra eitten eban Pasaixan, baserrixen, ta haraxe junda eon nitzan, ta hantxe eskolara ibili nintzan pixkaten, San Pedron. Eta gerriak atrapaten pasa giñin hona.
-A! San Pedron egon ziñen?
-Bai.
-Gerria atrapa eben egune, gerria hasi zanian… bai…
-A! Eta zenbat urtegaz joan ziñen ba San Pedrora?
-Ni San Pedron zenbat e… zenbat eukiko neban ? Bederatzi. Ba hamar hara jun nitzanin… bederatzi-hamarreaz edo… gero gerria…, entseidako atrapa gaittuzen gerrik eta… bai… eta gero ba pasa giñin hona, eurak naziolanak hartun orduko ba pasa giñin hona.
-Eta San Pedroko biximodue zelakue zan?
-Han ezebez gu e… han be gaztik giñin ta, aitta biharrian, ama eta… hirurok bixi giñian, beste arrebak eta anaixik eta Lekitton bixi zirian, biharrian eguezan da ta… ezebez…
-Ta giputx artien…?
-Giputx artien…, baiña gero soldau jun nintzanien e, hemeretzi urteaz, han ibiltten giñin kuadrillian danak zirin neure edadekuek eta kuadra giñian sei, sei kuadra giñian e kuartelian, ta lehenengotan ikusitta… Ño! Ha ez da ba Fulano ba? Txo! Bai! Tak… ostera be sei, sei, neugaz zazpi, kuartelien kuadra giñian.
-Eta San Pedron eskolara be, bertan?
-Bai, bai… ein neban denbora gitxi han, badakixu /bakixu/ gerria etorri zan, denpora gitxi ein neban.
Egilea(k): Sara Torrealda (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!