Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Gose eta jeneroa entregatu behar

Gose eta jeneroa entregatu behar Gerraostean gosea izan zuten: labrantza gutxi denentzako nahikoa ez. Nahiz eta errentadorak izan, etxeko jeneroa Etxanoko herrira entregatu behar izaten zuten Kaitanan. Orduan agintarien ganaduek asko jaten zutela dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraostean gosea izan zuten: labrantza gutxi denentzako nahikoa ez. Nahiz eta errentadorak izan, etxeko jeneroa Etxanoko herrira entregatu behar izaten zuten Kaitanan. Orduan agintarien ganaduek asko jaten zutela dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta herrire buelte ziñenien, gerraostie gogorra etxera buelteta, Urumiñera?
- Bai, gogorra, gosie, honbre! Ta honek propietarixoak, baserrittar fuertiek horrek hartzen zebelez jeneroa.
- Soloatakoa-eta be ez zenduen hartzen zuek?
- Bai, baia labrantza txikixe, eskasa, hor goizen, txikixe eta eskasa-ta famili handixe ta zera, ezebez. Bai, ezebez bai, batzen giñun ta gero danok.
- Baia artoa ta garixe ta babie-ta eukiko zenduen.
- Bai noberak gure deuen beste ez, gitxi urterako. Ta txarri bet hiltze zan etxien, eta harexeaz ze eitten zeñun ba? ensegida amaittuten zan!
- Ta zuek ez ziñien propietarixoak eta orduen, zuek errentadore moduen entrege ein biher izeten zenduen?
- Bai, bai, bai, bai. Herrire. Bai bai, ez dotsien beittuten. Baia ni akordetan naz, guk herrire entrege, Etxano orduen, ta Kaitanara entregeu, han almazen handi bet, hara danok burdixekaz joanda, ta honen alkate, teniente alkate honen ganauek lar jaten zerien [...]. Handik eurek "pa casa", bai, patatie eta garixe eta artoa ta dana entregeu biher.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia