Lekeitio (Bizkaia)

Eskolako maisu-maistrak

Eskolako maisu-maistrak <p>Eliza atzeko eskolan ibili zen. Fraideetan ere egon zen eskola. Gernikarra zen maisua, "Txatua" esaten ziotena. Bere maisuen izenak. 'Maistra Surrandi' esaten zioten beste bati.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eliza atzeko eskolan ibili zen. Fraideetan ere egon zen eskola. Gernikarra zen maisua, "Txatua" esaten ziotena. Bere maisuen izenak. 'Maistra Surrandi' esaten zioten beste bati.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu hemen eskolia egon zala.
- Hamen? Bai, hamen be bai ta... bai, ezagututen dot.
- Zu hemen ibili ziñen?
- Ez, ez, ez. Ni han, elixin atzian euan eskolia. Hantxe ibili nintzan, harik eta, haurixe, 13 urtera arte edo.
- Elixa atzian?
- Elixa atzian, bai. Baakixu nun daon elixia?
- Bai.
- Ta lehen gasoliñia [...] halakua? Hantxe [altzata dozen] etxiak? Han eoten zan, ba, abadien etxia ta eskolia mutillena. Ta fraillietan eoten zan beste eskola bat, partikularraaz. Horrek, gernikarra, `Txatua´ esaten eutsena, maixua. Fraillik.
- Ta zuen maixua?
- `Txatua´ esaten eutsen, `Txatua´. On hil da, baiña semia bixi dau, haurtxe moilla partian bixi da semia.
- Ta zuen elixa atzeko eskolako maixua?
- Ni ibili nintzan Don Julianeaz, Don Julian esaten eutsena. Ta bestia Don Anestasio. Haretxegaz.
- Euskaldunak?
- Ta beste bat be, gaztiao ixan nintzanian, honeaz, orduan `Maistra surrandi´ esaten eutsaun. Zelako ixena? Ez dakit ze ixen eukan be. Ha urte asko ein eban harek, [...] urte asko [...].

Egilea(k): Aritz Iriondo Erkiaga (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia