Lekeitio (Bizkaia)

Zapatuetarako dutxak

Zapatuetarako dutxak Garbitasunerako ez zuten ezer berezirik erabiltzen. Zapatuetan nahi zuenarentzat, edonorentzat, ur hotzdun dutxa-zerbitzua izaten zuten, etxeetan ez baitzen dutxarik egoten. Goroldioa eskuz batzen zuten. Iododun goroldioak ziren batu beharrekoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garbitasunerako ez zuten ezer berezirik erabiltzen. Zapatuetan nahi zuenarentzat, edonorentzat, ur hotzdun dutxa-zerbitzua izaten zuten, etxeetan ez baitzen dutxarik egoten. Goroldioa eskuz batzen zuten. Iododun goroldioak ziren batu beharrekoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiñuek-eta garbitzeko-eta zozer espeziala ibiltzen zenduen edo... ze jentien izerdidxekaz-eta...
- Ez dot, orduan ez zan osea.
- Horrek beste jente dabillen lekuen-eta.
- Bai ez dakitz ze mejunke botaten otsen baiña... Ta gero egoten zirian zapatuen dutxak egoten zirian, dutxak kanpokuentzako, ur gazizagaz e! Nahi ebenak kanpoko jentiak, orduan ez euanez hamen etxitan dutxarik-eta, ba zapatutan egoten zan dutxia, pagetan zan zozer baia ura, ur hotzaz e!
- Ta horra ya edonor etorten zan.
- Bai.
- Bakarrik baserrittarrak ez?
- Ez. Nahi dabenak. Garbi garbittuteko.
- Alaba: Mariñeruk-eta be bai.
- Mariñeruk ez dira izan sekula.
- Ur gazittan.
- Eta lehen esan dozu hori oraldidxe-eta batzen joaten ziñela, eta ze batzen zenduen eskuekaz edo zelan batzen zenduen?
- Eskuegaz, eskuegaz. [...] honek e honek deukonak hori oroldidxori, bata, oroldidxo tipo bi doz: bata iodo daukona, ha zan nik hartzen nebana; bestik ez dau balidxo.
- Alaba: Ta ze koloreku da hori iodo daukona, berdia edo gorrizkia?
- Berdi gorrizka paraten da. Honako kolore bat.
- Alaba: Ta harek haunako, badaoz batzuk daukena zelan da? inddiarra lez, horrek ez?
- Horrek ez.
- Alaba: Lisuk zirian?
- Lisuk, barrutik iodo euki ben bakarrik harek.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia