Aulestira jenero bila gose denboran
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denborako ogiaz, txuskoaz. Txarra. Zopak egin eta hondora joaten ei ziren. Aulestiko baserri batetik ekartzen zuten jeneroa gose denboran.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: LEK-006/047
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
Gerra denporan panaderidxia euki eben. Ta txuskua, haunakoxe txuskuak zirian. Nik harek txuskuak... zereaz eiñikuak zirian [gerran]? ze ze, bihar dan moduko uruna ez zan behiñik behin. Zopak eitten genduzan kafitesnitarako, ta hondora juten zirian. Zopia nahi bazendun armozutan, hantxe koillariaaz eurak ezin topata, hondora juten zirian. Esaten eutsaun: zeren urunaaz diz eze? Arto-uruna balitzateke be, [...] baiña... Arto-uruna, artua, jaten genduan. Morokilla jaten genduan. Ta artua be bai. Baserrittik eindda, hor ekarten genduan. Guk erun arraiña, aiñia eukaun bat, Allustian. Neba zaharrena, hil zana, bueno, zaharrena ez, bigarren mutilla zen hil zana, harek eukan aiñia Allustian. Ta juten giñian, baeukan lez gure amak amistadia, hamar mutil euki ebazan berak, koño! Nahi ixan eustan /naixaustan/ itxi eurenian, amaaz eun baten jun nintzanian arraiñak eruten, ta handik ekarri biberak: indiarrak, arto-uruna, ogidxa, artua, ba, sagarrak-eta, ba, ekarri genduzan. Guk eruan arraiñak eta…
Egilea(k): Nahia Cazalis Bereicua (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!