Agustin Chiquitin II
Don Agustin edo Agustintxu deitzen zioten Agustin izeneko gizon dotore bati. Zera kantatzen zioten: "Agustin Chiquitín, eres un galapín...". Beste kanta baten hasiera.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: LEK-006/025
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
- Agustin, gure Agustin, eleganti. Elegante, dra. “Hamen Don Agustin!” esaten eutsen.
- Zer zan txikixa alturaz, edo zegaittik "chiquitín"?
- Bai, ez zan altua, ez zan, baiña, kantia, ba [...]. “Hamen Don Agustin” esaten eutsen bestik, “Et, et, et – [esaten eutsen berak]– Don Agustin... Agustin, e?”. “Bai, baiña [...] Agustin zara zu, Don Agustin baiño”. Ta nik beituten neutsan ia gixonak zer esaten eutsen, beituten neutsan beti korbatiari, pañueluari ta kaltzetiñeri. Beti fijaten nintzan. Ta gero amari esaten neutsan: “Etorri da Agustintxu”. Gero Agustintxu dei... deittu ez eutsen eitten, baiña Agustintxu. Agustintxu. "Bai, biximodu makala Agustintxuk!”. Ta kantia be dago beorri etarata, beorrentzako ha ixango zan: “Agustin Chiquitin eres un galapín y por no trabajar, te has metido aguacil y a los pobres aldeanos no les dejas vivir y les quitas los cuartos para beber txakoli.” Beste zatidxa dao: “Agustín Chiquitin se quería casar y quería vivir a la orilla del mar y quería vestir pantalón, pantalón de...”, “mahón” ez zan, ba. "Pantalón de... por eso...". Ez jat akordaten "pantalón" ba, akordako jat baiña. “Quería vestir pantalón de esmoquin”, ezta? Bai, haulakoxe bat da. “Por eso le llamamos Agustin Chiquitin”. Horrek orduntxe ataraniko kantak horretxek, zati bittan, baiña berari ataranikuk horretxek.
Egilea(k): Oulimata Goudiaby Coly (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!