Bergara (Gipuzkoa)

Garraioak: trena, autoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Trenbidea, umetatik ezagutu zuen. Lehenengo autoa, Bergarako Untzuetakoek izan zuten. Anekdotak. Suzko-kotxea, beldurgarria zen; oilo-larrua eginda.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Trenbidia izengo zan zu...
- Bai ba, trenbidie, nere akordua baiño lehen.
- Zure akordua baiño lehen izan zan, ezta?
- Ni gaztia nitzanian plantxa barrixak bota zittuen; lehenao estu-estuak zien lehenengo, plantxa estu-estuak, ta gero barrixak ipini zittuen.
- Hilari: Ta autuan ipuiña be esaixezu ba...
- Autua lehelengo hasi zan Untzeta, Bergarako Untzeta... palaziua edo daukana, ez dakizu?
- Unzueta, oin Unzeta...
- Unzeta edo dia horrek, Marques de Unceta. Bueno, harek [ipini] eban autua. Ta auto altua, [orduan] azpittik [ondo] edozein pasatzeko moduko altua. Ta joten eban sirenia fabrika haundixak baiño haundixaua! Ta gu bazkaittan bagenden, jaiki danok eta etxe osteko atera haura ikustera, suzko kotxie, juten giñan. Gero ugeldu zien, baiña orduen hauraxe bakarrik hemen. Bilddurtuta, zera, oillo-narrua eindda. Haura zala... bilddurgarrixa.
- Hilari: Ordurako Olan zenden?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia